Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Datozen urteetarako mugikortasun eredua definitu du Errenteria-Oreretak

HMIP Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Planak 5 jarduera ildo eta 41 neurri ditu.

Aizpea Oategi alkatea, Eneko del Amo Hirigintza zinegotzia eta Yoli Martin Ingurumen zinegotziarekin batera.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/01/27

Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Plana HMIP aurkeztu du gaur goizean Errenteriako Udalak. Hori horrela, udalerriak datozen urteetarako mugikortasun eredua definitu du. Mugikortasun ereduaren oinarriak ezartzen dituen dokumentu estrategikoak, “hiri irisgarriagoa, osasungarriagoa, seguruagoa eta iraunkorragoa” dituela helburu azaldu du Aizpea Otaegi alkateak. Berak aletu ditu xehe plan horren ertz denak, Eneko del Amo Hirigintza zinegotzia eta Yolanda Martin Ingurumen zinegotziarekin batera egindako agerraldian.

Plan berriak bost jarduera ildo eta 41 neurri ditu denera: “Errenteriak 40.000 biztanle inguru ditu eta bere tamainako beste udalerri batzuek bezala, erronka handiak ditu mugikortasun arloan: hiri dentsitate handia motorizazio garrantzitsuarekin, inguruko herriekiko harreman funtzionala, eta espazio publikoaren kalitatea hobetzen jarraitzeko beharra”.

Erronka horiei erantzun bai, baina aldi berean mugikortasun iraunkorraren, klima aldaketaren, eta airearen kalitatearen inguruan indarrean den araudia betetzen saiatzen dela dokumentua azaldu du, bestalde udal agintaria, “halaber mugikortasunaren arloko jarduketak antolatzeko eta koordinatzeko aukera ematen du, ez soilik udal mailan, baita beste administrazio publiko batzuekin ere”.

Plan berriak udalerrian mugitzeko modua “pixkanaka” aldatzen jarraitzea planteatzen duela ere esan du alkateak, “betiere mugikortasun iraunkorra bultzatzeko helburuarekin”.

Estrategia eratzeko testuinguruan egindako inkestetatik jasotako emaitzak eta ekarpenak, HAPO Hiri Antolamenduko Plan Orokorra egiteko prozesuan egindako ekarpenak, eta mugikortasunaren arloan funtsezkoak diren Bizikleta eta Oinezkoen Mugikortasun Plana edo Errenteriako Irisgarritasun Plana besteak beste kontuan izan dituela udalak plan berria egiteko gaineratu du Otaegik.

Jarduera ildoak banan bana azaldu ditu, ondoren. Horietako lehena, espazio publikoa eraldatzea da, eta funtsezkoa jo du Otaegik mugikortasun iraunkorra  bultzatzeko. Horrekin lotuta hainbat ekintza nabarmendu ditu, “kaleak berrantolatzea, trafikoa lasaitzea, edo aparkaleku sistema berrikustea”. Mugikortasun aktiboa sustatzea da bigarren jarduera ildoa, eta ardatz horretan neurri nabarmenetako batzuk oinezkoen eta bizikleten sarea handitzea, hiri igogailuen sarea garatzen jarraitzea, auzo bihotzak bultzatzea, eta hurbileko hirian sakontzen jarraitzea, oinarrizko zerbitzu guztietara —hezkuntza, osasuna, aisia eta merkataritza— oinez iritsi ahal izateko.

Hirugarrena, hiri autobusaren zerbitzua sustatzearen eta eraldatzearen aldeko apustua da. Mugikortasunaren kudeaketa eta sentsibilizazioa beste jarduketa ildo bat da dokumentuan, eta planaren garapena koordinatzeko eta jarraipena egiteko mekanismoak ezartzen dituela azaldu du Oategik, “aldi berean herritarrak mugikortasunaren arloan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko hainbat ekintza proposatu dira bertan”.

Bosgarrena eta azkena, berriz,  hirigintza eta mugikortasunarekin lotua. azken ardatz horretan mugikortasun iraunkorra hirigintza plangintzan txertatzeko hainbat neurri proposatu dituztela zehaztu du, “HMIP eta onartzeko prozesuan den HAPOa modu koordinatuan egin dira”.

Une honetan irekia dago plana gainerako alderdien ekarpenak jasotzeko Gabonetatik bueltan aurkezpena eginda. Otsailean hasierako onarpena ematea aurreikusten da, eta une horretatik aurrera jendaurrean jarriko dute dokumentua hilabetez, “pertsona, erakunde eta kolektibo interesdunek alegazioak eta iradokizunak egin ditzaten”.

Aurtengorako aurreikusitako ekintza garrantzitsuak

Otsailean aurreikusi du Otaegik hasierako onarpena ematea Hiri Mugikortasun Irisgarriaren Planari, baina dokumentu horretan ezarritako estrategien arabera aurten garatzea aurreikusten duten ekintzen berri eman du alkateak, zazpi denera. Pontika eta Igantzi arteko igogailuaren obraren lehen fasea, gaur egun martxan dena, eta Pontika eta Luis Mariano plaza lotuko dituena. Olibet-Etxe Berrien aparkalekua eraikitzea Adifek lagatako lurretan, eta Altzateko aparkalekua egiteko proiektua idaztea. Bidegorriaren konektatibitatea hobetzea eta osatzea ere aurreikusi duten ekintza da, Nafarroa etorbidean litzateke 300 metroko eremuan.

Parke kaleko obretan bide segurtasuna, irisgarritasuna eta oinezkoentzat konektibitatea hobetzea izango da beste jarduketa, eta Mandoegi kalerako (Galtzaraborda) proiektua idaztea 450 metro bidegorri berri sortzeko. Hiriko autobus zerbitzuaren lizitazioa eta hura elektrifikatzeko lehen urratsak ematea da aurreikusitako beste ekintza eta “mugarritzat” jo du Otaegik. Aurreko guztiei, Erdigunean  bizikletentzako aparkaleku estali eta itxia martxan jartzea, eta Galtzaraborda eta Pasaia arteko topoaren bide zaharra bidegorri bihurtzeko bideragarritasun azterlana egitea. Azken hori, auzo horretako bizilagunen eskaera dela gogorarazi du Otaegik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.