Giza eskubideen aldeko hitzordua, Azken Ostiralarekin
Herriko Plazatik abiatuko da datorren ostiralean, hilak 30, 19:30ean.
Sare eta Etxerat elkarteak antolatuta martxoko Azken Ostirala. Asanblada feministak hartu zuen lekukoa.Oreretako Sare Azken Ostirala egingo dute datorren ostiralean, hilak 30, Sare Herritarrak eta Etxerat Elkarteak deituta. Urteko lehena izango da, azkena izateko bokazioz heldu bada ere. Hori helmuga, baina horretara heltzeko bidea izan bada oraindik ere preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde egiteko. Lan horretan jarraitzeko gogotsu daudela azaldu dute antolatzaileek, zeregina badutelako: “Lanean jarraitu behar dugu salbuespen legedia bertan behera utzi eta lege arrunta aplikatu arte”.
Eskaera zehatza egingo dute beste behin ere, sobera ezaguna, “Salbuespen espetxe politikarekin amaitzeko unea da”.
Herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera; zita, ostiralean 19:30ean, herriko Plazan.
