'Txillarreko sukaldaria', Antxoko Kultur Etxean
Pello Rubiok euskal gatazkaren konponbiderako egindako ekarpena jasota dago Basari elkartearen ekimenez aurkeztuko den liburu eta dokumentalean.
Pello Rubio da 'Txillarreko sukaldaria'-ren protagonista.Txillareko Sukaldaria / Facebook Basari elkartearen ekimenez, Txillarreko sukaldaria. Pello Rubiori elkarrizketa liburua (Elkar) eta dokumentala aurkeztuko dute bihar (hilak 28, asteazkena) 19:30ean Antxoko Kultur Etxean. Bi euskarriak Edurne San Martinek eta Asier Ibaibarriagak sortutakoak dira, Rubiorekin egindako elkarrizketak oinarrian. Rubio bera, San Martin eta Ibaibarriaga Kultur Etxean izango dira, dokumentalaren ondoren haiekin solasaldia izango delako.
1999. urtean Lizarra-Garaziko prozesua lehertu zenean, eta 2000. urtearen hasieratik aurrera ETAk atentatuei berriz ekin zienean, atxiloketak, legez kanporatzeak, euskal presoen urrunketak eta beste indarrean izan ziren berriz, eta bortizkeriazko giroa izan zen nagusi. Garai hartan, Pello Rubio Elgoibarko Txillarre baserriko (Gipuzkoa) ugazabak ezagun zituen alderdi sozialistako buruzagi bat eta ezker abertzaleko beste bat baserrira gonbidatu zituen, otordu goxoen bueltan hitz egiten has zitezen.
Kanpoko giro bortitzari aurre egiteko, sukaldeko epela eskaini zien Rubiok, baserritar bilakatutako sindikalista ohiak, eta Egearen ondotik batu zen Jesus Egiguren sozialista, eta beste hainbat gero. Mahai hartatik sortu ziren gero beste batzuk: Loiolakoa, Genevakoa, Oslokoa… Hura nola egin zuen kontatzeko ondu dute Asier Ibaibarriagak eta Edurne San Martinek: Txillarreko sukaldaria. Pello Rubiori elkarrizketa.
