Zaintza duina bermatzeko gakoen bila
Duintasuna Pentsiodunen elkarteak antolatuta hitzaldia emango du Uzuri Castelo EHUko irakasle eta ikertzaileak.
Zaintza, zahartzaroa, eta duintasuna. Hiru horiek izango ditu hizpide Uzuri Castelo EHUko irakasle eta ikertzaileak, eta zahartzaroan zaintza duina bermatzeko gakoak emango ditu. Hala, zaintzak dituen hutsuneen eta arazoen gainean mintzatuko da irakasle eta ikerlaria; menpekotasuna duten pertsonak ere hizpide izango ditu.
Azken hamarkadetan izan diren aldaketa sozialei ere erreparatuko diote Duintasuna Pentsiodunen Elkarteak antolatutako hitzaldian, eta zaintza duinerako ereduak, eta zaintzaren antolaketa sozial eta instituzionala ere aztertuko dituzte.
Duintasunak hitzaldian parte hartzera deitu ditu herritarrak. Zaintzarena interes beteko gaia dela ezin ukatu, izan ere, batera edo bestera, pertsona guztiei eragiten die.
