'Eskua Saria' emango diote Ricardo Ugarteri
Euskahaldunak Eskultoreen Elkarteak emango dio saria eskultore sanpedrotarrari, alor horri egindako "ekarpen izugarriagatik".
Euskahaldunak Eskultoreen Elkarteak Eskua Saria emango dio Ricardo Ugarte eskultore sanpedrotarrari. Hala, elkarte horrek Ugartek eskulturari egin dion “ekarpen izugarria” errekonozituko du: “Gure herrian artea aldatu zuen belaunaldiaren erreferente aktiboa da oraindik, Gaur Taldea, Oteiza, Chillida, Mendiburu edo Basterretxea artista handiekin bizi eta lan eginez”. Omenaldia San Pedron izango da, Ugarteren sorterrian. Ekitaldia otsailaren 6an (ostirala) izango da, 19:00etan, barrutiko Udal Aretoan.
Ugartek hainbat alor artistiko landu ditu bere ibilbidean, eskulturgintzaz gain, margolaritzan, argazkigintzan, ikusizko poesian eta literaturan ere murgildu baita sanpedrotarra. Bere eskultura lanak, besteak beste, Madrilgo Reina Sofian, Gasteizko Artium Museoan, Sevillako Arte Garaikidearen Museoan, Donostiako San Telmo Museoan eta nazioko eta nazioarteko hainbat espazio publikotan bisita daitezke.
