Kaldereroek Trintxerpe hartuko dute larunbatean
Illunbek antolatuta, desfilea 12:00etan irtengo da Andonaegi jauregitik. Gaur eta ostiralean entseguak egingo dituzte.
Illunbek, Trintxerpeko Jai Batzordeak eta Pasaia Musikalek antolatuta, Kaldereroek Trintxerpeko kaleak hartuko dituzte larunbatean (hilaren 31n). Kaldereroen etorreragatik, Euskadi etorbidea moztu egingo da, 12:30etik 13:30era. Bitarte horretan, trafikoa Azkuene kaletik desbideratuko da, eta ez da San Pedrorako autobus zerbitzurik egongo.
Desfileko parte hartzaileak 11:45ean elkartuko dira Andonaegi jauregian, eta 12:00etan hasiko dute ibilbidea: San Sebastian kalea, Urgull kalea, Oiartzun kalea, Ulia etorbidea (geldialdia egingo dute kantatzeko), Azkuene kalea (geldialdia), Euskadi etorbidetik Gernika plazara (geldialdia), Gudarien plaza (geldialdia) eta bukaera Serafin Esnaola plazan.
Entseguak
Larunbateko zita prestatzeko, Illunbek entseguen datak iragarri ditu. Saio horiek alkateordetzako aterpeetan izango dira, eta parte hartzaileek zartagina eta mailua etxetik eraman beharko dituzte. Haurren entseguak gaur (asteazkena, hilak 28) 18:30etik 19:30era eta ostiralean (hilak 30) 19:00etatik 20:00etara izango dira. Helduen saioa, aldiz, gaur izango da, 19:30etik 20:30era.
