Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Zaintza birpentsatzea lehentasun

Jesusen Bihotza erresidentziako egoiliarren senideek, Duintasuna Pentsiodunen elkarteak eta egoitzako langileek egoitzaren egoera larria agerian jarri dute eta babesa eskatu diote udalari kalitatezko zaintza bermatzeko lehenbailehen.

Jesusen Bihotza egoitzako bi langilek hitza hartu dute plenoan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/01/28

Zaintza, kezka iturri bilakatu da berriro. Jesusen Bihotza adinekoen egoitzako senideek eta Duintasuna pentsiodunen elkarteak mozioa aurkeztu zuten atzo Errenteriako-Oreretako zaharren egoitza horrek bizi duen egoera larriaren aurrean arduradun den aldundiarekin bitartekaritza lana egitea eskatzeko. Kalitatezko zaintza duina ezartzea berehala nahi dute egoera haserre, baina batez ere kezkati eta beldurrez bizi duten senideek.

Udal areto nagusia lepo izan zen atzoko plenoan; ez da ohikoa irudi hori, eta egoitzak bizi duen egoera larriak eragin duen ezinegona eta kezkaren isla argia da.

Egoitzako langileak greba mugagabean dira. Baldintza duinak eskatzen ari dira, 2018az geroztik berritu gabe duten hitzarmena eguneratzea, horrela kalitatezko zaintza duina eskaini ahal izateko artatzen dituzten egoiliarrei. Aldarri zilegi horrek, baina, agerian utzi du  bat baino gehiago lotsagorritu behar lukeen errealitatea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politikako Departamentuari atxikitako Kabia organismoak kudeatzen duen erresidentzian.

Leire eta Itsaso Otaegik hartu zuten hitza lehenik, senideen izenean, eta Duintasunaren, Gipuzkoako Senideen eta egoitzako langileen babesarekin zirela atzoko saioan azaldu zuten. Mozioa aurkeztu zuten salatzeko bizitzen ari direna. Denbora zeramatela bakarka sumatzen egoitzan dituzten senideen arta eta zaintza negargarria zela, eta gero eta larriagoa bilakatzen ari zela: “Denoi gertatu zaigu pentsatzea bakarrik gure senideei gertatzen zitzaiela”. Egoera larri horren oinarrian, lan prekarietatea jarri zuten, “langileak greban dira, eta azkenean, gabezia guztiak areagotu egin dira greba hasi zenetik. Alde positiboa da senideak batu gaituela horrek, gure artean hitz egiten hasi garela, eta konturatu garela ez dela senide edo familia bakar batek izan dezakeen ustea, baizik eta denak pairatzen ari garen zerbait. Horrela sortu dugu senide taldea”.

Handik aurrera mugitzen hasi ziren. Egoera oso larritzat jo zuten: “Egun egoitzaren arduradun nagusia aldundia da eta azpikontratatutako hainbat enpresa hartu ditu egoitzako sail ezberdinak kudeatzeko: sukaldea, zaintza, garbiketa…  enpresa horiek egiten duten lana ez du inork gainbegiratzen, horrek esan nahi du gure senide eta gure zaharren zaintza bihurtu dela negozio, eta ezin du negozioa izan. Azkenean enpresa horiek etekinak baino ez dituzte nahi”.

Egunerokoan egoera oso larria dela jarri zuten nabarmen, adibideak hamaika direla horietako batzuk eman zituzten: “Higiene falta, medikazioa ematerakoan akatsak egun batean bai eta bestean ere bai. Sukaldean ez dago inongo gainbegiratzerik, janaria ez zaie iristen egoiliarrei, eta iristen denaren baldintzak ez dira egokiak. Guzti horiek dakizkigu egoiliarrek kontatzen dizkigutelako. Baina jakin, 140 egoiliarretatik %2 bakarrik dagoela kognitiboki ongi. Beste guztiek ezin dute kontatu ezer, eta ez dakigu zer gertatzen den. Ongi daudenekin gauza hauek gertatzen badira, gaizki daudenekin zer ez da gertatuko, eta nork egiten du jarraipena? Inork”.

Egoera oso larria dela nabarmen jarri zuten behin eta berriz, “herritarrak dira, eta hona gatoz, udalera eskatzera salaketa hau babesteko, laguntzeko konpontzen gertatzen ari dena. Ez da lehen aldia halako mozio bat aurkezten dena udal honetan, bada garaia behingoz denok batu, eta konponbide bat aurkitzeko. Udaletxe gisa senideok baino erreminta gehiago dituzue”.

Adibide gehiago ere jarri zituzten. Abendutik garbitegiak ez duela funtzionatzen garbigailu bat matxuratuta dagoelako; berogailurik gabe izan direla azken hiru astean, eta egoiliarrek 13 ordu jarraian eman ditzaketela ohean, pixoihal bera soinean, horrek suposatzen duenarekin, “gero eta arazo gehiago ematen ari dira azalean eskarak eta ultzerak direla… intzidentziak ez dira inora iristen orain arte egindako denak zakarrontzira joan dira. Zuzendaritzaren kudeaketa negargarria izan da. Kabiari galdetu diogu gaur—atzo egin zuten senideek bilera Kabiarekin— honen berri baduen eta 2025ean lau intzidentzia baino ez dituztela jaso esan digu, eta jakin badakigu langile, egoiliar eta senideek egunero inzidentziak edo parteak aurkeztu ditugula, egunero ematen direlako egoerak, kudeaketa desegoki eta txarra dagoelako”.

Haserretik eta minetik aritu ziren, “herritarrak dira, gure senideak dira, ez dira panpinak, bizi aldi honetan behintzat kalitatezko zaintza bat merezi dute, duintasunez artatuak izatea”.

Hausnarketa sakona egitea eskatu zuten, gainera, “gure etorkizuna delako baita ere, gaur egun haiek daude, baina epe motzean edo luzean han izango gara. Jar gaitezen lanean denak batera”. Udalari bitartekaritza lana egitea eskatu zioten aldundiarekin zein enpresarekin: “Argi dago egoitzaren antolaketa eta gestioak aldaketa sakona behar duela”.

Pertsonez ari direla, ez administrazio espedientez, zenbakiz edo kontratuz jarri zuen mahai gainean Maite Gartzia zinegotziak, Elkarrekin Errenteriako bozeramaileak,”gure herriko erresidentzia baten bizi diren adineko pertsonez ari gara, inoiz normalizatu beharko ez litzateken familien angustiaz ari gara, eta zaintzari baldintza erdeinagarrietan eusten ari zaizkien langileez. Zaindu gintuztenak zaintzea ezin delako enpresa balantzeen araberakoa izan”. Aurkeztutako mozioa minetik sortua zela, baina baita duintasunetik gaineratu zuen Gartziak, “familiek nahikoa dela esan dute, Duintasuna elkartetik sortzen da, baita langileengandik ere. Gehien gehienak emakumeak, feminizatutako sektorea delako zaintzarena, emakume aurpegia duena”.

Erdi-erdian jarri zuen Gartziak ideia bat, langileen lan baldintzak prekarizatzearekin, zaindutako pertsonen bizitza prekarizatzen dela. Plenora eramandako salaketa ez dela kontu isolatua gaineratu zuen , “modelo zehatza salatzen ari da, eta zaintzaren pribatizazioa. Honakoa kudeaketa txarretik harago doa, eskubideen urraketa da. Ezin da kalitatea eskatu, langileak gainezka daudenean, ratioak urriak direnean, 2018tik iraungitako lan hitzarmena dutenean… Greba eta borroka honi aterabidea eman behar zaio berehala, langileen eskakizunei erreparatuta, horiek aintzat hartuta”.

Gaineratu zuen erresidentziaren arduradunekin bildu direla Txaran, informazioa eskatu dietela, baina aldi berean ardura, eta aitortu omen dietela irregulartasunak izan direla egoiliarren arretan, eta grebak ez duela laguntzen.

Familiei ere aipamena egin zien, “gau asko dira lorik egin gabe kezkarekin, errudun ere sentitzen dira batzuk, eta inpotentzia eta beldurra ere badituzte. Beldurra pentsatuta zure senidea ez dela merezi moduan artatua izaten ari. Udal honek ezin du beste alde batera begiratu egoera honen aurrean, eta gure eskumena ez bada ere aldundiarena delako, ardura politiko eta morala badugu, erresidentzia gure herrian dagoelako, bertan bizi diren pertsonak bizilagunak ditugulako. Duintasuna, zaintza, eta eskubideak daude erdian; zaintza ez da negozioa, ardura kolektiboa baizik, eta pleno honetan neurria eman behar dugu”.

EAJk abstentzioa
Eli Murua EAJko bozeramaileak hartu zuen hitza ondoren. Kezka ulertzen zutela esan zuen, eta egoitzan bizi diren pertsonen osasuna, segurtasuna eta ongizatea lehentasuna dela eurentzat gaineratu, “are gehiago egun bizi duten greba egoeran. Jakin badakigulako greba egoerak arreta etengabea eta egokia bermatzeko ahalegin are handiagoa eskatzen duela”. Senideek aipatutako egoerekin ikuskaritzara joateko gomendatu zien jeltzaleak eta egoeraren aurrean neurriak hartzea beharrezkoa izango dela esan zuen, “horretarako ezinbestekoa da eskuduntza duten erakundeen arteko elkarlana sustatzea, alde guztien elkarlana ere sustatzea ezinbestekoa da, eta hortik etorriko da irtenbidea”.

Abstentzioaren alde egin zuen udalak eskumena ez duelakoan.

Isaac Palenciak sozialisten bozeramaileak senideei erakutsitako jarrera aitortu zien, “ez da eztabaida berria, duela urte eta erdi landu genuen erresidentzien gaia. Gaur berriro ekartzeak erakusten du bere horretan, gauzak ez direla modu egokian funtzionatzen ari egoitzetan”.

Familiekin eta aldundiarekin elkartu dela alderdi sozialista gaineratu zuen, “garrantzitsua da elkarrizketaren alde egitea, eta irtenbideak berehala ematea. Jakin badakigu diagnostikoa eta ikuskaritzak egiten ari direla egoitzaren egoera ezagutzeko aldundiaren aldetik”. Adineko pertsonen bizitza kalitatea beti erdigunean jarri behar dela esan  zuen, “langileen lan baldintzak bezala, bi horiek elkarren eskutik doazelako”.

Eñaut Graciak EH Bilduko zinegotzi eta Gizarte Zerbitzuetako arduradunak senideek emandako testigantzaren gogortasunari egin zion erreferentzia lehenik eta behin, “denok ukitzen gaituen gaia da, gure ama eta aita izan daitekeelako, maite dugun norbait. Kezkagarria da, bere hoberena eman duen belaunaldia delako”. Ez dela lehenengo aldia egoitzen auzia plenora heltzen dela jarri zuen nabarmen, “heldu bakoitzean zaplaztekoa da, egoera gordin baten aurrean jartzen gaituelako. Pertsonak izaki interdependenteak gara, zainduak izan behar dugu, eskubidea dugu, txikiak garenean, helduak garenean, edota gaixorik gaudenean. Zainketa horrek aurpegi asko dauzka, eman daiteke etxean, eman daiteke egoitzetan, soldatapean edo ez. Goiz edo berandu gu ere iritsiko gara eta guk nahiko dugu zainduak izan. Ez dut uste hemen dagoen inork halako egoera bizi nahi duenik”.

2026an heldu da egoitzaren mozioa, baina 2024ko maiatzean ere izan zirela, baita 2022an, edota 2019an  egoitzen gatazken bueltan hizketan ekarri zuen gogora.Horietako batean Sanmarkoseneko langileen delegatu batek esandakoa ekarri zuen gogora, “Feli Velazquezek esan zuen ‘langile guztien lan baldintzen hobekuntzaren alde ari gara, baina batez ere zerbitzuaren kalitatearen alde, gure adinekoei ematen zaien zerbitzuaren kalitatearen alde’. 2019an izan zen hori eta beste urteetan ere berdinean ari gara, ikusten dugu denbora pasatzen dela, baina egoerak bere horretan jarraitzen duela. Gutxitan egon da halako sentsibilitatea halako gai batekin, hemen entzuten dena, Sanmarkosenen 2024an entzun zena da, eta Gipuzkoa osoan entzuten dena”. Zentzu horretan “akonpainamendua egiten” jarraituko dutela hitz eman zuen, eta zaintza ereduari “buelta bat emateko” beharra nabarmen jarri zuen. Senideekin, sindikatuekin eta herriko beste adinekoen egoitzarekin ere harremanetan jarri dtrela eta lurraldeko egoitzen egoera ere aztertu dutela azaldu zuen Graciak.

Esther Botikariok hartu zuen hitza ondoren, horrek senideen izenean, “urtero errepikatzen ari da egoera eta erakundeek eta udalak jarraipena egin beharko lukete. Publikoa behar lukeen zerbitzu bat ordaintzen ari gara, eta enpresa bat ari da aberasten, hau ez da komertzioa, gure senideak baldintza duin eta egokietan artatzea eskatzen dugu. Mina ematen du etxera joatea eta barruan eramatea nola egongo denaren kezka. Ikusi badute akatsak zeudela, zergatik ez dute ezer egin senideak mugitzen hasi garen arte?”.

Galdera ugari, eta erantzun argirik ez, hori bai, atzokoan udalaren konpromisoa eta babesa jaso zuten, eta bidelagun izango dute.

Aizpea Otaegi alkateak ere hartu zuen hitza, eta xumea zela eskaera esan zuen—aldundiarekin bitartekaritza lana zabaltzea eskatu zuten—”uste dut haragoko urratsak planteatu direla jarraipen estuagoa egiteko, eta konpromiso hori gure egiten dugu, interlokuzio jarraia eta jarraipen estuagoa egitekoa udalaren aldetik, gainean egotekoa, kontrol eta planifikazio handiagoa eskatuz”.

Mozioak EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Errenteria eta PPren aldeko botoak jaso zituen mozioak, eta EAJren abstentzioa; 17 boto alde eta 3 abstentzio.

Lotsagorritzeko egoera, langileen hitzetan
Pleno bukaeran hitza hartu zuten langileek. Haiek lehen eskutik kontatu zuten erresidentziaren egoera. Kontaketa gogorra, latza eta bat baino gehiago lotsagorritzeko modukoa egin zuten bi langileek, inpotentziaz, haserre eta hunkituta.

2018az izoztuta dutela hitzarmena azaldu zuten eta horrek eraman zituela grebara. Aurretik 11 bainu talde bazituzten solairuko, zortzira murriztu dizkiete orain, “solairuko 64 egoiliar badaude, lau jaiki eta oheratzetik bederatzi jaiki eta oheratzera pasa gara”. Mendekotasun handia duten egoiliarren kopurua ere eman zuten, gaur egun %85etik gorakoa da hirugarren gradukoena, “langileok gihar eta eskeleto arazoak ditugu eta batzuetan bi urtera arteko iraupena duten bajak hartu behar izaten ditugu. Haiena emakume aurpegia duen sektorea dela, gaizki tratatua, eta haien kasuan langile asko-asko 60 urtetik gorakoa dela ere jarri zuten nabarmen: “Ez da erraza izan greba mugagabeari ekitea —80 egun bete dituzte gaur—, eta gauza asko isildu behar izan ditugu lanpostua jokoan dugulako. Gaur haiek dira, baina bihar gu izango gara”.

Gipuzkoako erresidentzia, eguneko zentro eta tutelatutako pisuetan 5.000 langile inguru ari dira lanean, eta “lotsagarria” dela egoera esan zuten, ez dela berria, “aspalditik dator, baino hasi dugun grebarekin  kaka guztia agerian gelditu da. Kudeaketa tamalgarria da, entzungor egin eta bestaldera begiratzen dutenak daude, eta lotsagorritu beharko genuke”.

Barkamena eskatu zieten senideei eta joan den maitzean egin ziotela proposamen bat Eulen enpresari adostasun batera heldu ahal izateko azaldu zuten, “ez genuen erantzunik jaso, bihar 80 egun beteko ditugu greban. Langileak ez gara iristen alokairuak ordaintzera irabazten dugunarekin, guztientzat garestitu delako bizimodua. Gehienak migranteak gara, diskriminatuak askotan, baina zaintza lana aurrera ateratzen ari gara. Zaintzan ari gara eta eskatzen dugu ez erabiltzea negozioa egiteko”. Erabateko ziurtasunez esan zuten biek, aldundia negozioa egitea ahalbidetzen ari dela zaintzarekin, “duina ez den zaintzarekin”.

Eguneroko lan baldintzei eta horrenbestez, egoiliarren egoerari egin zioten aipamen ondoren, “gogorra da oso pertsonak baldintza txarretan oheratzea oihal fardoak bailiran, korrika ibili behar dugulako, ez dugulako denborarik oheratu eta jaikitzeko, presio itzela dugulako. Ez gara iristen, gehiago eman nahi dugu, baina ezin dugu eta enpresek konplize egiten gaituzte. Familiak gainean dituzten egoiliarrak dira jaiki behar ditugun lehenak, txukun jarri, lehenengo artatzeko agindua dugu; senideak gainean ez dituztenak, 18 ordu ematen dituzte ohean, arratsaldeko 18:30ean oheratu eta hurrengo eguneko 11:00etan jaikitzen ditugu”.

Bere garaian eta greba feministaren testuinguruan bilana eginda argitara atera zela berandu ematen zitzaiela gosaria ekarri zuten gogora, “orduan agindua jaso genuen 09:00etan jaikitzeak eten, eta gosaria eman behar zaiela lehenik denei, pixoihala goraino beteta badute ere”. Galdera bota zuten: “Duina da baldintza horietan izatea egoiliarrak? Nahiko zenukete zuek horrela izan? Batzuentzat baldintza batzuk eta besteentzat bestelakoak, eta horren konplize izatera derrigortzen gaitu enpresak, tratu txar instituzional baten konplize”.

Jatekoak, egoera txarrean

Otorduak ere ez dira libratu, horiek ere gutxienekoak ez dituztela betetzen salatu zuten bai senideek, baita langileek ere, “Aramar enpresak ematen du janaria. Lau euro balio du egoiliar bakoitzaren gosari, bazkari, askari eta afariak, zer erosi daiteke horrekin? Laneko materiala, garabiak, zikoinak egoera txarrean, egoitzan hezetasuna geletan”. Kabiak hartu zuenetik aldundiak beti bilatu duela zerbitzuak azpikontratatzea salatu zuten, “enpresek irabaziak izan ditzaten zaintzaren kontura”.

Datu gehiago ere eman zituzten bi langileek, aurrekoak gutxi balira ere: “Bost auditoria egin dizkiote Jesusen Bihotza erresidentziari iaz, lau ez ditu gainditu, eta gaur gaurkoz, bosgarrenean antzemandako akats ugari ez dira konpondu. Ur jarioa dago komunetan”.

Ultzerek gora egin dutela aipatu dute bi langileek egoiliarren artean, hainbeste denbora etzanda emateagatik, “presioagatiko ultzerek %90ean egin dute gora, hirugarren gradukoak dira eta hezurreraino heltzen zaizkie”.

Ratio errealak eskatu zituzten, “egoiliar bakoitzari 80 minutu eskaini behar diogu. Ezin dugu ezta hitz egin, denbora galtzen dugulako. Pertsonak agurtzea, entzutea, kasu egitea, denbora galtzea da”. Pertsonala ugaritzea, hori beste eskaera, ez direlako iristen. Argi esan zuen langileetako batek, hunkituta, “dakidan bezala egin nahi dut lan, baina ezin dut, uzten nauten bezala egiten dut, ahal dudan bezala, eta uzten nauten eta ahal dudan bezala lan egitea kaltekoa da, negargarria, eta hori etxera eramaten dugu”.

Presioa eskatu zuten bi langileek, konponbide bat aurkitzeko: “Eulenek duela bi urte zaintza arloan 3 milioi euroko irabaziak izan zituen, noren kontura?”.

Eskerrak eman zizkien alkateak bi langileei testigantza eramateagatik, eta aitortu zien grebara jotzea gogorra dela, “are gehiago zaurgarriak diren pertsonekin lan egiten denean. Zaintza duinak, lan baldintza duinak eskatzen dituzue eta udalaren konpromisoa duzue aldundiarekin bitartekaritza lana egin eta gainean izateko gauzak alda daitezen. Gaurko irakasgaia da ez dela hitzarmen berriarekin konpontzen auzia, mahai gainean jartzen ari dena zera da, nola zaindu nahi dugun, nola zaintzen ari garen, eta etorkizunerako zein zaintza nahi dugun. Gaurko zaintza da, baita etorkizunekoa eta eztabaida plenora ekartzea oso garrantzitsua da gogorra bada ere kontatzea. Zaintza eta langileen baldintzak duinak izatea lortu behar dugu”.

Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak
Mozioa aurkeztu dute Jesusen Bihotza egoitzako senideek eta Duintasunak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.