Armenia Bello Gasconek, 100 urte bete ditu
Denborarekin, ikasle egoitza batean sukaldari aritu zen lanean. Pasai Antxon eta Loiolan bizi izan zen, eta 1968an Errenteriara etorri zen bizitzera.
Armenia Bello Gascón Errenteriako bizilagunak 100 urte bete ditu gaur. Salamancako (Gaztela-Leon, Espainia) Cepeda de la Sierran jaio zen. Oso gazterik 14 urterekin galdu zuen aita eta sei anai-arrebetan nagusiena izanik, oso gaztetatik hasi behar izan zuen lanean ama laguntzeko.
Denborarekin, ikasle egoitza batean sukaldari aritu zen lanean. Pasai Antxon eta Loiolan bizi izan zen, eta 1968an Errenteriara etorri zen bizitzera, ordurako bere familia gehiena hemen baitzegoen. Victor Lopezekin ezkondu zen, eta 2000. urtean alargundu zen. Hiru seme-alaba izan ditu, eta familia handitzen joan da hiru biloba eta hiru birbilobarekin.
Armeniari betidanik gustatu izan zaio ordena eta garbitasuna, eta senideen esanetan, “oso kantaria ere bada”.
