Baliabide sarea, Familia Lagun programako kideen eskura
Herrian eskura dituzten baliabideak lehen eskutik ezagutu dituzte etorri berri diren familiek.
Atzo, Familia Laguna programako parte hartzaileek, horietako asko ikasturte honetan udalerrira iritsi berriak, Errenteria-Oreretako baliabide eta zerbitzuak lehen eskutik ezagutzeko aukera izan zuten Errenteriako baliabideak ezagutzen jardueraren bidez. Bosgarren urtea da topaketa hori antolatzen dena.
Jarduera Joxepa Antoni Aranberri anitzenen dagoen Badalab gunean egin zuten, eta Udaleko Gazteria saileko (Ludoteka eta Familia Gunea), Kultura saileko (Lekuona eta Aldakonea Udal Liburutegiak), Udal Euskaltegiko, Lau Haizetarako eta SOS Arrazakeriako ordezkariek parte hartu zuten.
Gainera, Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Zentroaren (HHE) eta Gipuzkoan etxebizitzaren arloan akonpainemendua eta aholkularitza eskaintzen duten hainbat elkarteri buruzko informazioa eman zen.
Otsailaren 10ean, udalerriak eskaintzen dituen zerbitzuak eta aukerak ezagutzen jarraitzeko asmoz, Emakumeen Etxera egingo dute bisita. Jarduera programan parte hartzen duten familiei eta interesa izan dezakeen edonori zuzenduta egongo da. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da 688 764 092 telefono zenbakira mezua bidaliz.
