Madalenetako jai batzordearen lehen bilera, ostiralean
Udaletik bilkuran parte hartzeko deia egin diete herriko taldeei eta interesa duten herritar guztiei.
Jai herrikoi eta parte-hartzaileak sustatzeko asmoarekin, beste urte batez Madalenetako Jai Batzordea osatuko dela jakinarazi du Udalak. Lehen bilera ostiral honetan bertan izango da, hilaren 30ean, 19:00etan, Reina Aretoan.
Udaletik bilkuran parte hartzeko deia egin diete herriko taldeei eta interesa duten herritar guztiei.
