Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

PSE-EE: "Beharrezko baimenik gabe eta araudia urratuta egin ditu lanak udalak"

Espainiako Kosta eta Itsaso Zuzendaritza Orokorraren eta URA agentziaren ebazpenek bi erresoluzio berritan "baieztatu" dutela azaldu dute sozialistek.

Isaac Palencia, Almudena de La Torre eta Alberto Muñagorrirekin batera PSE-EEren egoitzan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/01/29

Fanderiako estalki berria baimenik gabe egin zuela udalak, eta egungo araudia urratzen duela baieztatu dutela Costas Espainiako Kosta eta Itsaso Zuzendaritza Orokorraren eta URA agentziaren bi ebazpen berrik adierazi du gaur PSE-EEk. agerraldi bidez egin ditu adierazpen horiek Isaac Palencia  sozilaisten  bozeramaleak, Almudena de La Torre eta Alberto Muñagorri zinegotziek lagunduta, “hori horrela isuna mantendu dute eta estalkia kentzeko aukera erreala dago, EH Bilduk herritarrei azalpenik eman gabe jarraitzen duen bitartean”.

Bi erakundeen erresoluzioak “gako” dira sozialistentzat, Costasek egina iazko urriaren 10ekoa dela azaldu du, eta URArena, berriz, iazko abenduaren 3koa: “Biek baieztatu dute lanak beharrezkoak diren baimenik gabe egin zirela, eta egungo araudiaren kontra. Honek sozialistok salatu genuen moduan, agerian geratu da kudeaketa txarra izan zela, aurreikuspenik eta zorroztasunik gabekoa”.

Palenciaren hitzetan, Costasen ebazpenak, Fanderian zortasun  eremua murrizteko udalak egindako eskaera errefusatu du, “argi utzi du indarrean den mugaketa irmoa dela, Costasen araudia ezargarria dela, eta ez duela marko legala moldatzeko biderik ematen baimenik gabe egindako obra bati estaldura emateko. URAk berriz, zigor espedientea mantendu du eta Fanderiako estalkia baimenik gabe egin zela mantendu du babestutako eremu batean, eta falta larri gisa jo du jarduketa.  Horrenbestez, 37.500 euroko isuna eta eremua lehengoratzera derrigortzen du”.

Bi ebazpen horiekin bide administratiboa itxitzat ematen dela gaineratu du Palenciak, “epaitegietara jo dezake udalak, eta prudentziaz hitz egin behar dugu, baina eremu horretan estalkia erretiratzeak ondorio ekonomiko eta sozialak izango lituzke, baita kirolaren gainekoak ere. Ez gara hipotesiez ari,  ezta abisuez ere, oso argiak diren ebazpen administratiboez ari gara”.

Gardentasun falta egotzi dio Palenciak “EH Bilduren gobernuari”, ez plenoari, ezta herritarrei ere ez informatu izana egotzi dio, eta azalpen publikoak ematea exijitu dio, “uste dugu gainera ardura politikoez hitz egiten hasteko garaia heldu dela; bateren batek hartu beharko du bere gain honen ardura”. Gaia “eztabaida publikora” eramaten jarraituko duela esan du azkenik, “herritarrek ahaztu ez dezaten, diru publikoa, sinisgarritasun instituzionala eta Errenteriarentzat ezinbestekoa den azpiegitura bat daudelako jokoan”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.