Atxilotu bat, hilketa saiakera egotzita
Hilaren 12an gizon batek beste bat arma zuriarekin zauritu zuela jakinarazi du Segurtasun Sailak. Errenteria-Oreretako Erdiguneko lokal batean izan zen erasoa.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du 36 urteko gizon bat atxilotu zuela atzo (hilak 30, ostirala) Ertzaintzak Donostian, hilaren 12ko gauean Errenteria-Oreretako Erdialdeko lokal batean arma zuriz beste gizon bat hiltzen saiatzeagatik.
Erasoa jasan zuena toraxaren parean eta sorbalda batean odoletan zen Ertzaintza lokalera iritsi zenean, eta zauriak arma zuri batek eragindakoak izan zirela zehaztu du Segurtasun Sailak. Berehala osasun-baliabide bat eskatu zuten, biktima artatu eta Donostiako ospitalera eraman zuten.
Ertzaintzak jasotako lekukotzen arabera, erasotzailea eta erasotua lokal horretan bizi ziren.
