Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elkartuta, txikiak ez dira hain txiki

Kontxa Murgiari erakunde omenaldia Manuel Lekuona Bibliotekan. Hurbileko eta munduko auziak tratatzeko balio izan du ekitaldiak.

Urko Etxebeste Petrirena
Oiartzun
2026/01/31

Estaturik gabeko bi nazioren egunak asteburukoak Oiartzunen. Oiartzungo Udalaren eta Fato Cultural Galego Daniel Castelaoren ekimenez, Galiziak eta Euskal Herriak berriz ere bat egin dute herrian. Elkartu dira. Atzo bi herrialdeetako olerki eta olerkariekin emanaldia izan zen udaletxean; gaur, berriz, Kontxa Murgiari erakunde omenaldia Manuel Lekuona Bibliotekan. Kontxa Murgia Egaña 1806an jaio zen Oiartzunen, eta 1854an hil zen Santiago de Compostelan (Galizian). Manuel Martinez Murgia galiziar berpizkundearen eta abertzaletasunaren arduradunetako baten ama zen Murgia. Rosalia de Castrorekin ezkondu zen Martinez.

Bustitik hasi da gaurko eguna. Horrek eragotzi du aurten 26. urtea izan duen Kontxa Murgia oroitzeko jardueretan lehena, udaletxetik Bibliotekarako gaitero eta txistulariekin bidea egitea alegia. Herriko liburutegiaren aterpean izan da ekitaldia. Hura hasteko, Joana Mendiburu alkateak atzoko poesia errezitaldiak harengan utzitako arrastoari egin dio erreferentzia. “Partaideetako batek esan zidan gerra kutsuko poemak izan zirela batik bat atzokoan. Agian, hori da munduak egun duen kolorea. Atzo poema horiek irakurtzea tokatzen zen, denek genekien zergatik gainera”, hasi da.

Eskerrak eman dizkie Fatokoei agintariak, eta aipatu du inportantea dela estaturik gabeko “bi nazio txiki hauek” elkartzeko guneak sortzea: “Agian ez diegu behar besteko garrantzirik ematen horrelakoei. Pentsarazten digute herrialde handiak direla bakarrik inporta dutenak, eta guk gure txikitik ezer gutxi egin dezakegula. Baina hori badakigu ez dela horrela, nahiz eta hori sinestarazi nahi izan”. Hitzon aurretik, Bibliotekan den Kontxa Murgiaren omenezko plakaren ondoan lore sorta jarri dute; ondoren, Galiziako ereserkiaren txanda izan da. Areto nagusira joan dira denak ondoren.

“Txikiak gara, bai, mundua aldatzeko”, jarraitu du Mendiburuk, “baina bakarrik gara txikiak. Elkartuta ez gara hain txikiak”. Oiartzunen gidariak nabarmendu du txikitasunetik garai berrietara egokitzeko gaitasuna izan dela, “gure txikian asmatu dugu, hemen gaude”. Pertsonen eternitatea besteengan dagoela idatzi zuen Xabier Letek, “Kontxa Murgiaren eternitatea hemen dago, eta kulturen eternitatea bermatuko dugu garai berrietara egokitzen. Jarrai dezagun elkartzen, uste baino indartsuagoak izan gaitezkeelako, eta uste baino gauza gehiago egin ditzakegulako txikiek elkartuta”.

Fatoren izenean Xose Estevezek hitz egin du ekitaldian. Eskerrak eman dizkio hasteko eta behin alkateari. Hizketan jarraitu du: “Joanak esan bezala, nazio txikiak inperio handiak ematen ari ez diren etsenplua ematen ari gara, Haiek gerra eta zorigaiztoa besterik ez dira ari sortzen. Gureak bezalako nazio txikiak, Galizia eta Euskal herria, elkartasun eta elkar ezagutza eredua ematen ari gara. Senecak esan zuen: ‘inork ez du maite bere aberria handia delako. Bere aberria delako baizik’. 2000 urte pasa dira hori esan zuenetik”. Xabier Amurizaren olerki bat ere ekarri du Estevezek Bibliotekara, Euskal Herrian galiziarrek dituzten erroak azaltzeko: “Galizian sustraiak, adarrak Euskadin. Zuhaitz bikainagorik ez zitekeen egin”. Ondoren, 1945ean Meira (Lugo) herriko Avelino Diazek egindako poema irakurri du, zeinetan galiziar onen hamar mandamentuak idatzi zituen (beheko bideoan entzun daiteke daiteke).

Galiziako hizkuntzaren gaineko gogoeta ere egin du Estevezek. Esan du galiziarra, batez ere hiri eta herri handietan, galtzen ari dela. Landa eremuan dela bizi-bizirik oraindik. Eta munduan indartzen ari diren jarrera faxistei ere erreparatu die: “Faxismoa oso erraz zabaltzen den izurritea da. Hainbeste kutsatzen du, pobreenek ere faxista izan nahi dutela batzuetan. Edozein historialarik esan dezake gaur egun munduan den giroa, Bigarren Mundu Gerraren aurrekoaren oso antzekoa dela”.

Hizketaldien ondoren, otordutxoa egin dute Bibliotekan izan direnek, hurbileko eta munduko arazoak konpontzen jarraitzeko, euskaraz eta galizieraz. Elkartu dira. Elkartze horren irudiak eta bideoa jarraian.

Oiartzun. Kontxa Murgia Egañari omenaldia (2026-01-31)

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.