Pello Añorgak ipuinak kontatuko ditu gaur arratsaldean
Lau urtetik gorako haurrei kontatuko dizkie ipuinak Manuel Lekuona liburutegian. Arratsaldeko bostetan hasiko da saioa.
Pello Añorgak hitzordua du gaur Manuel Lekuona Liburutegian, baita herriko txikienek ere, ipuin kontaketa saioa egingo baitu. Zehazki, lau urtetik gorako haurrentzat kontatuko ditu istorioak Añorgak, eta arratsaldeko bostetan izango da hitzordua.
