Asfaltatze lanak egiten ari dira Nabarra Bouako garajeetan
San Pedroko Esnabide kaleko garajeetan sarbidea konpontzen ari dira, eta hilaren 6an bukatuko dituzte jarduketak. Ibilgailuen sartu-irtenak bermatuta egongo dira uneoro.
San Pedroko Esnabide kaleko Nabarra Bouako garajeetako sarbidea konpontzeko lanak martxan dira. Zehazki, asfaltatze lanak egiten ari dira eremu horretan, hilaren 6ra (ostirala) arte. Lanek irauten duten bitartean, garajeetara sartu eta bertatik ahal izango da arrapala batetik edo bestetik, betiere langileen jarraibideak betez.
