2026/2/3

"Sionistak kanpora" oihukatu dute Allot Communications enpresaren atarian

Herritar talde batek deituta, elkarretaratzea egin zuten Mamut merkataritza gunean. Israelen genozidioa salatzea zen helburu nagusia.

Berandu baino lehen hasiko da herri guztia errafiazko poltsak erabiltzen

Hilaren 16a baino lehen auzo guztietako bizilagunek izango dituzte errafiazko poltsak. Informazio puntuak jarri ditu udalak zalantzak argitzeko.

Lezo Sahara Batuz festa, ostiralean

17:30etik aurrera Saharako errealitatea herrira ekartzeko festa egingo dute Gurutze Santuaren plazan. Harrera familiak behar dira.

Antxoko kalistenia parkea gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du udalak

Pasaitarrek gune berriaren gaineko laguntza eta gomendioak jasotzeko aukera izango dute, Maddi Marquet kirol orientatzailearen bidez. Zerbitzua astelehenetan eskainiko da, 18:30etik 19:30era.

1947an jaiotako herritarrek kinto bazkaria egin dute

34 herritar elkartu dira Ergoiengo Tolare jatetxean, eta giro goxoan egon ziren. Hurrengo urteko datari begira jarri dira dagoeneko, 80 urte beteko baitituzte.

'Nimona', Zinema Txikiaren hurrengo proposamena

Proiekzioa larunbat honetan (hilaren 7an) izango da, 17:00etan, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Asfaltatze lanak egiten ari dira Nabarra Bouako garajeetan

San Pedroko Esnabide kaleko garajeetan sarbidea konpontzen ari dira, eta hilaren 6an bukatuko dituzte jarduketak. Ibilgailuen sartu-irtenak bermatuta egongo dira uneoro.

Argazkigintza ikastaroa egingo dute Intxixu AEKn

Katiuskak argazki estudioko kideek dinamizatuko dute saioa. Hitzordua hilaren 26an izango da, Intxixu AEKn, 10:00etan.

Plaza libreak daude Pasaiako ludoteketan

Donibaneko eta Trintxerpe-San Pedroko espazioek ikasturteko bigarren zatira begirako izen ematea zabaldu dute. Hilaren 13a da izena emateko azken eguna.

Koplaka, asteazkenean

Santa Ageda beperako koplak kantatuko dituzte asteazken arratsaldean (hilaren 4an) herrian. 19:00etan abiatuko dira kopla abeslariak Tomas Garbizu Musika Eskolatik.

Gehiago