Koplaka, asteazkenean
Santa Ageda beperako koplak kantatuko dituzte asteazken arratsaldean (hilaren 4an) herrian. 19:00etan abiatuko dira kopla abeslariak Tomas Garbizu Musika Eskolatik.
Santa Ageda beperako koplak kantatuko dituzte asteazken arratsaldean (hilaren 4an) herrian. 19:00etan abiatuko dira kopla abeslariak Tomas Garbizu Musika Eskolatik, baina antolatzaileei dei egin diete bertan izango direnei lehentxeago ager daitezela han, 18:45 inguruan.
Tomas Garbizu Musika Eskolak eta Lezoko Udalak, bertan parte hartzeko gonbita egin diete lezoarrei, Euskal Herriko aspaldiko ohitura baita makilkadekin lurra esnaraztearena.
Baserritarrez jantzita joateko eskatu diete segizioarekin bat egingo dutenei. Makila bakoitzak berea eraman behar du.
