Plaza libreak daude Pasaiako ludoteketan
Donibaneko eta Trintxerpe-San Pedroko espazioek ikasturteko bigarren zatira begirako izen ematea zabaldu dute. Hilaren 13a da izena emateko azken eguna.
Pasaiako ludotekek 2025-2026 ikasturteko bigarren zatira begirako izen ematea zabaldu dute, ludoteketako bazkide ez diren haurrei zuzenduta. Izena emateko azken eguna hilaren 13a (ostirala) da.
Trintxerpe-San Pedroko ludotekan plaza berriak mugatuak dira, ikasturte hasieratik haur asko bazkide baitira. Zehazki, zortzi plaza daude libre 4-8 urteko arteko taldean eta beste zortzi 8-12koan. Plaza horiek guztiak zozketa bidez esleituko dira, hilaren 13an. Tokia eskuratu dutenei egunean bertan komunikatuko zaie, telefonoz. Soilik plaza lortzen dutenek ordainduko dute matrikula, eta instalaziora joateko aukera izango dute, hilaren 16tik (astelehena) aurrera. Bestalde, Donibaneko ludotekan ez dago mugarik plazetan.
Bi ludoteken ikasturte erdiko kuota 34,64 eurokoa da, eta matrikulak ludoteketan bertan egin beharko dira:
Donibaneko ludoteka
- Lekua: J.J. Otaegi plaza.
- Telefonoa: 943 34 43 28.
- Helbide elektronikoa: donibaneludoteka@gmail.com.
Trintxerpe-San Pedroko ludoteka
- Lekua: Espinosa de los Monteros plaza.
- Telefonoa: 943 39 25 10.
- Helbide elektronikoa: trintxerpesanpedroludoteka@gmail.com.
Udal ludotekak 4-12 urte arteko haurrei begirako espazioak dira, “eskola orduetatik kanpo primeran pasatzeko, euskaraz bizitzeko eta sozializatzeko espazio paregabeak dira”. Ludotekek ekainera arte emango dute zerbitzua, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara eta larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara.
