"Sionistak kanpora" oihukatu dute Allot Communications enpresaren atarian
Herritar talde batek deituta, elkarretaratzea egin zuten Mamut merkataritza gunean. Israelen genozidioa salatzea zen helburu nagusia.
Iragan urtarrilaren 30ean elkarretaratzea deitu zuen herritar talde batek Mamut merkataritza gunean Allot Communications zibersegurtasun enpresa israeldarra salatzeko.
Bertaratu ziren herritarrek galeriaren barrutik zein bulegoaren atarian Palestinaren aldeko leloak oihukatu, Israelen genozidioa salatu eta Allot enpresaren berri eman zuten esku orriak banatuta.
“Bake faltsuaren ostean, Israelgo estatu sionistak Palestina suntsitzen jarraitu du, eta palestinarrak tiroz, gosez eta posible dituen mila modutara txikitzen dihardu. Oarsoaldeak palestinar herriaren sarraskia salatu eta bere askatasuna aldarrikatu nahi du, eta ozen salatuko du bere konplize den Allot bezalako israeldar enpresa bat Oiartzunen egotea. Gure oihua argia da: Sionistak kanpora!”, diote.
Agiriaren irakurketa eta bertso batzuekin amaitu zen elkarretaratzea.
