Antxotarrek gogoz ospatuko dute Santa Ageda
Gaur Santa Ageda bezpera da, eta antxotarrak tabernaz taberna joango dira koplak abestera. 19:00etan bilduko dira, Blas de Lezoko lokalean.
Gaur Santa Ageda bezpera da, eta antxotarrak kalera irtengo dira Santa Agedako koplak abestera. Parte hartzaileak 19:00etan bilduko dira, Blas de Lezoko lokalean, eta tabernaz taberna joango dira, barrutia girotzeko. Herri kantaldia bukatu ondoren, sagardotegira joango dira.
