
17:00etan hasiko dira, Gurutze Santuaren plazan, 0-12 adi tartekoentzat izango diren lasterketa txikiak. Izena emateko aukera 16:00etan zabalduko dute.

Bihar, osteguna, 'Demasiado en juego' eta 'Gamonal: en el eco de un mismo recuerdo" lanak aurkeztuko ditu 18:30ean hasita.

Ihoteak direla eta, larunbat gaueko 22:00etatik 06:00etara bitartean orduero emango du zerbitzua Xorrolak. Herriko zortzi auzoetatik pasako da autobusa.

Erakusketa zabaldu dute Emakumeak zientzian egitasmoaren hamargarren ekitaldiaren testuinguruan. Azken hori otsailaren 11n ospatzen den Zientziako Emakume eta Nesken Nazioarteko Eguna dela eta antolatzen dute urtero.

Arantza Gonzalez koordinatzaile nagusiak ohartarazi du EAJk Pasaiako portua interes orokorreko kalifikazioa kentzea eskatzeko duen asmoaren atzean "pelotazo urbanistiko" bat dagoela.

Erosketak egiteko bederatzi orga aurkitu ditu bizilagun batek ibaian; horrelakoak aurkitzen dituzten lehenengo aldia ez dela salatu dute sareetan.

Gaur Santa Ageda bezpera da, eta antxotarrak tabernaz taberna joango dira koplak abestera. 19:00etan bilduko dira, Blas de Lezoko lokalean.

Idazle pasaitarrak lau barrutietan aurkeztuko du sortu duen eleberri berria. Irakurleak antzinako Baskoniara bidaiatuko du.