Lezo-Jaizkibel txikia, hilaren 21ean
17:00etan hasiko dira, Gurutze Santuaren plazan, 0-12 adi tartekoentzat izango diren lasterketa txikiak. Izena emateko aukera 16:00etan zabalduko dute.
Txikien lasterketako artxiboko irudia da honakoa. Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketaren 12. ekitaldia hilaren 22an izango da. Aspaldi agortu zirela bertarako dortsalak. Bezperan, ordea, txikienek lasterketaren zati izateko aukera izanen dute, hilaren 21erako antolatu baitute Lezo-Jaizkibel txikia.
17:00etan hasiko dira, Gurutze Santuaren plazan, 0-12 adi tartekoentzat izango diren lasterketa txikiak. Izena emateko aukera 16:00etan zabalduko dute, hiru euroan: horietatik bi Gipuzkoa Minbiziaren Aurka elkarteari emango dizkiote, lasterketa solidarioa baita. “Otsailaren 21ean, herriko kaleak eta bazterrak energiaz beteko ditugu Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren festa handian”, esan dute Xoxolurreko eta Lezoarrak KTko antolatzaileek.
Behin lasterkaldiak bukatuta, hornigaiekin poltsa, askaria eta oroigarria jasoko dute partaideek.
Hilaren 19an, solasaldia
Lasterketak hilaren 21 eta 22an izango badira ere, Lezo-Jaizkibelen antolatzaileek ohitura dute gogoetarako eta solasaldirako tartean zabaltzea karrera aurretik. Aurten ere hala izango da. Izan ere, hilaren 19an (osteguna) 19:00etan eta Gezala Auditoriumean Usoa Ostolaza, Jokin Lizeaga eta Martxel Bereau goi-mailako kirolariek mahai-ingurua egingo dute euren kirol bizipenak oinarrian direla.
