'El bar nuestro de cada día', igandean, Donibanen
Antonio Romerak umorezko bakarrizketa bat taularatuko du hilaren 8an Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan.
Antonio Romerak El bar nuestro de cada día umorezko bakarrizketa taularatuko du igandean (hilaren 8an) Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan. Romerak meza bat antzeztuko du taberna batean, eta liturgia katolikoan oinarrituko da tabernak sakralizatzeko eta bizitzari gurtza egiteko tenplu gisa aldarrikatzeko.
Romerak kontzertua, antzerkia eta lagunen arteko solasaldia uztartuko ditu. Ikuskizuna baino gehiago, esperientzia parte hartzailea izango dela aurreratu du protagonistak: “Publikoa konplize bihurtzen da, jainkoen gainetik jendea gurtzen duen erritu pagano honetan”.
Sarrerak Bibe plataforman eskuratu behar dira, 12 euroan.
