2026/2/5

Gobernantza onaren ELoGE zigilua jaso du Errenteriako Udalak

Udal kudeaketa publikoaren kalitatea, gardentasuna eta herritarren parte hartzea aitortzen ditu nazioarteko aintzatespen horrek.

Inauterietarako prest dira

Kaldereroek bihar helduko dira Errenteria-Oreretara Inauterien iragarle eta hilaren 17an bukatuko da mozorro festa, sardinaren ehorzketarekin.

Gorbeiako Parke Naturalera joango da Itsastarrak

Trintxerpeko mendi taldeak eta Herrerako Mendizaleek Itxinako mendiguneko ibilbidea egingo dute hilaren 15ean.

Don Bosco Ibilaldian ariko dira 115 auto klasiko larunbatean

08:30ean hasiko da jardunaldia, Errenteriako Don Bosco zentroko aparkalekuan parte hartuko duten ibilgailuei harrera eginez.

Aldaketa klimatikoari aurre egitea helburu

Pasaiako Udalak 'Pasaia berdea martxan da!' komunikazio kanpaina abiatu du, aldaketa klimatikoari aurre egiteko.

Bazterretako baten irudia.

Ekarpenak eginda, onartu egin du Hirigintza Aholku Kontseiluak HAPOaren berrikuspen proposamena

Urtarrilean zehar, Hirigintza Plangintzaren Aholku Kontseiluak bi bilera egin ditu Udal Gobernuak Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berrikusteko aurkeztu duen proposamena ezagutu eta aztertzeko.

Oarso Bidasoko Hitza

Kuestazioa herritar guztien eskuetara heldu dadin

HITZAk jarraipen berezia egiten du Ihoteetan, baina ezin du auzo guztietan egon. Kuestazioa magikoa da, eta polita da irudiak biltzea. Horregatik, HITZAk herritarrei eskatzen die Kuestazioko argazki zein bideoak bidal ditzaten gero denak argitaratu eta bizilagun guztiek ikus ditzaten.

'El bar nuestro de cada día', igandean, Donibanen

Antonio Romerak umorezko bakarrizketa bat taularatuko du hilaren 8an Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan.

AGENDA

Asteburuan Oarsoaldean zer?

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Nerea Torrijos diseinatzailearekin solasaldian, Jantziaren Zentroan

'Gaua' filmeko jantzien diseinatzailea zinema munduan lan egiteko moduaren gainean ariko da bisita gidatuan.

Asteburuan, partida asko

Lezoko kirol taldeek partidaz jositako asteburua izango dute. Allerruk eta Arkirunek eurenak bidali dituzte HITZAra.

Domiko eta Erreka proiektuen inguruan hausnartzeko, batzar irekia

Karrika auzoko Artaso elkartean izango da informazio saioa, hilaren 12an, 19:00etan. Bianditz Domiko bizirik! taldeak egin du deialdia.

xenpelar tailerrak

Xenpelar tailerretako bigarren lau hilekoan izena emateko azken aukera

Hiru ikastaroetan dago izena emateko epea zabalik: Teknika mistoak: olio-pintura akriliko gainean, Erreserbak akuarelan, eta Analogorako itzulera ikastaroetan, zehazki.

Gehiago