Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Inauterietarako prest dira

Kaldereroek bihar helduko dira Errenteria-Oreretara Inauterien iragarle eta hilaren 17an bukatuko da mozorro festa, sardinaren ehorzketarekin.

Inauterietako batzordeak atzo aurkeztu zuen mozorro festaren harira antolatutako egitaraua.Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2026/02/05

Prest dute guztia, hala jakinarazi zuen atzo inauterietako batzordea osatzen duten norbanako eta eragileek egindako agerraldian. Tim Burton izango da aurtengo gaia, eta horren bueltan egitarau anitz, inklusibo eta gozagarria diseinatu du batzordeak. Azken horrek, oso positibotzat jo du herritarrek mozorro festekiko azaldutako interesa, “horren adierazgarri, eragile batzuk batu dira batzordera eta horrek lanaren sendotzea eta ekarpen zein ikuspegi aniztasun handiagoa ekarri du”.

Bihar, ostirala, hasiko da jai egitaraua Kaldereroekin. Bukatu berriz, hilaren 17an egingo du programazioak, sardinaren ehorzketarekin. Tartean, Tim Burtonen unibertsoan murgilduko da udalerria eta herritarrak. Urteroko ekintzek ez dute hutsik egingo, eta udaletxeko arkupetan jartzen duten photocalla eskura izango dute kuadrilla eta familiek. Herri bazkaria ere hitzordu saihestezina izango da aurten, “txartelak joan den larunbatean salgai jarri eta minutu gutxian agortu ziren”.

Hilaren 12an Herriko Plazan lehertuko da festa 19:45ean Asteme, Oilarqueen eta Katukoren eskutik. Ondoren Azeri Dantzak hartuko du lekukoa, eta hura bukatuta, 20:30ean konpartsen  aurkezpena izango da Lekuona Fabrikan. Hori bertatik bertara ikusi nahi dutenek sarrera erosi beharko dute —larunbatean, hilak 7 jarriko dira salgai, 12:00etan— euro batean. Lekuona Fabrikan edo online erosi ahalko dira (klik hemen).

Pantaila handia gustuko dutenek Niessen Kulturgunera joateko aukera izango dute, emanaldia zuzenean ikusteko. Horretarako gonbidapena eskuratu beharko da (klik hemen). Gainera, emanaldia streaming bidez ere emango dute .

Programa osoa, berriz, datozen egunetan egongo da eskura udal eraikinetan, turismo bulegoan, eta Herri Bizia webgunean. 

Webgune horretan bertan inauterietako egitarauaren barruan antolatutakoen gaineko argazki galeriak argitaratuko dituzte egunero.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.