Asteburuan, partida asko
Lezoko kirol taldeek partidaz jositako asteburua izango dute. Allerruk eta Arkirunek eurenak bidali dituzte HITZAra.
Allerru Kirol Elkarteko eta Arkirun Pilota Klubeko kideek euren asteburuko partiden zerrenda bidali dute HITZAra. Horren arabera, behean ikus daiteke herriko kirol eragile horietako kideek dituzten partidak. Bestelako herriko taldeen kartelera Lezoko Udalaren webguneko Agenda atalean ikus daiteke.
PILOTA
Haur Mailako Udaberri Txapelketa, eskuz binaka (3. Mailako kadeteak)
- Garcia-Aristizabal (Arkirun) / Garmendia-Galarraga (Andoaingo Gazteleku taldekoak), bihar (ostirala) 18:30ean Koldobike Gezala pilotalekuan.
FUTBOLA
Gizonen Gorengoen Maila
- Behobia-Allerru, larunbatean 15:30ean Irungo Artiako zelaian.
Gizonen Lehen Erregionala
- Behobia-Allerru, igandean 17:30ean Irungo Artiako zelaian.
Gizonen Gazte Maila
- Hernani-Allerru, larunbatean 19:30ean Hernaniko Zubipe zelaian.
Mutilen Kadete Maila
- Herrerako Sporting-Allerru, larunbatean 13:15ean Donostiako Herrerako futbol zelaian.
Nesken Haur Maila
- Allerru-Luberri, larunbatean 11:00etan Plazetan.
Mutilen Haur Maila
- Allerru-Landetxa, larunbatean 12:30ean Plazetan.
Mutilen Haur Maila, Txikiak
- Beti Ona-Allerru, larunbatean 09:30ean Errenteria-Oreretako Beraungo zelaian.
Allerruren futbol eskolako taldeek hainbat partida izango dituzte igandean. Horien zerrenda ikusteko baliatu esteka hau.
