Nerea Torrijos diseinatzailearekin solasaldian, Jantziaren Zentroan
'Gaua' filmeko jantzien diseinatzailea zinema munduan lan egiteko moduaren gainean ariko da bisita gidatuan.
Nerea Torrijos diseinatzailea.Jantziaren Zentroa Gaua filmeko jantziek hartu dute Jantzaren Zentroaren beheko solairua. Nerea Torrijos diseinatzaileak eginak dira, eta harekin solasteko aukera izango da erakusketaren testuinguruan larunbatean, hilak 7. Horretarako, bi bisita gidatu antolatu ditu Jantziaren Zentroak egun horretarako, 17:00etan eta 19:00etan. Torrijosek zineman lan egitea nolakoa den azalduko die bertaratzen direnei.
Ordu eta erdiko bisita gidatuan zehar pelikula bateko jantzien diseinu prozesuaren berri emango du, eta ondoren publikoaren galderei erantzungo die diseinatzaileak.
Bisitak, 9 euro balio ditu eta parte hartzeko izena eman behar da posta elektronikora mezua bidalita (klik hemen).
Hamarkada pasa darama zineman lanean Torrijosek, eta Paul Urkijo zuzendariaren film guztietako jantziak sortu ditu: Errementari (2017), Irati (2023), eta Gaua (2025). Goya sarietan jantzi diseinu hoberenaren aipamena jasotzeko izendatuen artean dago Gaua filmerako egindako lanarengatik.
Jantziaren Zentroak ateak itxiko dizkio publikoari larunbat arratsaldean bisita gidatua eta solasaldia egiteko.
