Xenpelar tailerretako bigarren lau hilekoan izena emateko azken aukera
Hiru ikastaroetan dago izena emateko epea zabalik: Teknika mistoak: olio-pintura akriliko gainean, Erreserbak akuarelan, eta Analogorako itzulera ikastaroetan, zehazki.
Bihar, hilak 6, bukatuko da epea Xenpelar tailerretan izena emateko. Hiru ikastaroetan dago izena emateko epea zabalik: Teknika mistoak: olio-pintura akriliko gainean, Erreserbak akuarelan, eta Analogorako itzulera ikastaroetan, zehazki. Online egin ahalko da matrikula (klik egin hemen) edo modu presentzialean Lekuona Fabrikaren harreran eskaera orria beteta, edota posta elektronikora mezua bidalita (klik hemen).
Eskaera kopuruak plaza kopurua gainditzen duen kasuetan, esleipena zozketa bidez egingo dute. Izena emateak ez du beraz plaza bermatuko, eta ordenak ere ez du lehentasunean eraginik izango.
Ikastaroetan onartutakoen zerrendak otsailaren 11n argitaratuko dituzte webgunean eta Lekuona Fabrikan. Informazio guztia Xenpelar tailerren webgunean edo 943 44 96 34 telefono zenbakira deituta eskura dezakete interesdunek.
