Elizaldeko ikasleak, Ihoteetarako prest eta irrikaz
Urteko asteburu ederren eta koloretsuenari ekiteko urteroko desfilea eta dantzaldia egin dute Elizalde Herri Eskolako ikasleek. Iluntzean Done Eztebe plazak hartuko duen itxura hartu du patioak.
Goiz ederra pasa dute ikastetxeko patioan Une magikoa iluntzean helduko bada ere, Elizalde Herri Eskolakoek Ihoteei aurrea hartu diete gaur goizean. Maila guztietako ikasleek urteroko desfilea eta dantzaldia egin dute urteko asteburu ederren eta koloretsuenari ongi etorria egiteko. Arratsaldean helduko dira Intxixuak, Sorginak eta Basandreak, baina gaur goizean eskolako patioan haien itxura oso-oso antzekoa zuten zenbait pertsonaia agertu dira. Ikasle eta irakasleekin batera aritu dira dantzan, saltoka, oihuka. Eguzkia oiartzuarren alde jarri da gaur gainera, goizean behintzat. Ea iluntzean ere lagun izaten den.
HITZAko kazetari bat goizeko dantzaldian izan da, eta hona bertan ateratako zenbait irudi:
