Heldu dila!
Intxixu, Sorgin eta Basandreek herria konkistatu dute gaur iluntzean. Igandera arte haiena izango da Oiartzun. Herria festa bete-betean da jada.
Iritsi da urteko egun magikoena. Hasi dira Ihoteak, hasi da oiartzuarrek aspalditik egutegian gorriza markatutako asteburua. Iluntzean heldu dira Intxixu, Sorgin eta Basandreak Done Eztebe plazara. Plaza hankaz gora jarri ondoren udaletxea konkistatu dute, igandera arte haiena izango dena. Aurretik ere izan da zerekin gozatu herriko erdigunean. Herri dantzakin eta Azeri dantzarekin motorrak berotu dituzte bertaratutakoek, eta 19:30ak inguruan iritsi dira Ihoteetako protagonista nagusiak. Hasi da festa Oiartzunen.
HITZAko kazetari bat aurtengo festen hasieran izan da, eta hona ateratako argazkiak:
Otsailak 7, larunbata
• 09:00etatik aurrera. Kuestazioa egingo dute herriko zortzi auzoetan.
• 14:30. Ordu horren bueltan bazkaria egingo dute auzoetako taldeek.
• 18:00. Auzoetan ibilitako kuadrillak Done Eztebe plazan elkartuko dira.
• 18:30. Ihote berbeneroa. Ondoren, musika eta festa giroa Kataxuloko txosna inguruan.
Otsailak 8, igandea
• 09:00. Diana txistulariekin.
• 11:00. Beheko plazatik Karroxa eta kalejira alaia.
• 19:00. Intxixu, Basandre eta Sorginei agurra egingo zaie Done Eztebe plazan.
• Bukatzeko, suzko akerra Done Eztebe plaza inguruan.
