Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

DesAires konpainiaren eskutik, 'À Peine' antzezlana Landetxen

Hitzik gabeko antzezlana da, eta emakumeen aurkako indarkeria eta abusua dira lanaren ardatza. Hilaren 15ean izango da lana ikusteko aukera.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2026/02/09

Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatuta, DesAires konpainiaren À Peine antzezlana izango da Landetxen hilaren 15ean, 19:00etan.

Oholtzan Xabi Lopez Jabato herritarra, Tamara Lysek, Jean François Meuwly Paco eta Joël Corboz ariko dira, eta aurreratu dute Euskal Herriko estreinaldia izango dela Oiartzungoa [Errenteriako Niessen Aretoan apirilaren 19an izango dira].

Lopezek berak sareetan azaldu duenaren arabera, À Peine antzerki fisikoko obra bat da; hau da, hitzik gabea. Lana DesAires konpainiak sortu du, eta haren kideetako batzuk Suizatik  bertaratuko dira; “ez da askotan gertatzen halako ekoizpen bat hemen ikusteko aukera izatea”, dio.

Era berean, oiartzuarrak aurreratu du obrak izaera ilun eta poetikoa duela, baina baita izaera grotesko eta komikotasuna ere “kontraste gisa, arnasa eta beste irakurketa batzuk eskainiz”. Horretaz gain, kontatu du antzerki fisikoa, dantza, musika eta akrobaziak uztartzen dituela, eta azpimarratu du emakumeen aurkako indarkeria eta abusuaren inguruko pieza “indartsua” dela, irudien eta gorputzaren bidez kontatua.

Honakoa da lanaren sinopsia: Gorpu profanatuak. Hondakinak. Izenik gabeko hildakoen pilaketa. Emakume bat, zabortegi baten erdian esnatzen da. Legez kanpoko mundua; margenetakoa, eroena, baztertuena. Bere malkoek, galdutako duintasun baten usaina dute. Hustuta, arnas hari bati lotuta, emakumea noraezean dabil eta bere oroimen bortitzekin egin du topo. Txerrien algarak, itzalen oihartzunean dantzan.

Antzezlana ikusteko sarrerak erosi behar dira, eta hemen eskura daitezke horiek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.