Haize errota bat instalatuko dute Doneztebe plazan
Inauterien aitzakian, proiektu eoliko berriaren aurkezpena egingo dute plazan. Performancea ostiralean izango da, 18:00etan.
Inauteriak ate joka dira, eta Oiartzunen ere horiek ospatzeko asmoz dira. Izan ere, ohiko deialdiez gain, herritar talde batek performancea egingo du hilaren 13an, Doneztebe plazan, 18:00etan.
Proiektu eoliko berriaren aurkezpena egingo dutela aurreratu dute, eta baita “lan eskaintza zabala” egongo dela ere. Gauzak horrela, CVa eramateko deia egin dute, eta, horretaz gain, Josu Jon presidenteak autografoak sinatuko dituela ere gaineratu dute.
Hortaz, lehenengo errotaren instalazioa egingo dute ostiralean.
Hona hemen luzatu duten deialdiaren kartela:

