Hilaren 22an izango da Giriziaren otsaileko irteera
Azpeitia-Erlo (1030m)-Xoxote-Aittola izango da egingo duten ibilbidea, eta gero Itziarko Hostal Itziarren bazkalduko dute.
Girizia Elkartearen mendi sailak hilaren 22an egingo du otsaileko irteera (igandea da). 7:30ean elkartuko dira Haurtzaron, eta honakoa izango da egingo duten ibilbidea: Azpeitia-Erlo (1030m)-Xoxote-Aittola.
Lau ordu eta erdiko ibilbidea izango da, eta Itziarko Hostal Itziarren bazkalduko dute. Beraz, autobusak eta bazkariak 50 euro balio dute.
Ibilaldia egin nahi duenak izena eman beharko du Garmendi txokolategian edota online, eta une horretan 25 euro aurreratu beharko dituzte.
