Kataxulora itzuli dira
Ihoteen jarraipen zabala egin du aurten ere HITZAk. Hona asteburuan bildutako irudiekin osatutako bideoa.
Asteburu mugitu, koloretsu eta ederra pasa dute oiartzuarrek. Ihoteetako protagonista nagusiak ostiralean heldu ziren herrira, udaletxea eta herri osoa konkistatuz. Igandera bitarte han eta hemen ibili dira Intxixu, Sorgin eta Basandreak, bihurrikeritan, herritarrak xaxatzen eta haiekin batera dantzatzen.
Ospatzeko egunak izan dira, eta hala egin dute aukera izan duten guztiek. HITZAk Ihoteen jarraipen zabala egin du aurten ere, eta hona asteburuan zehar jasotako irudiekin egindako bideoa, laburpen modura:
