Kuestazioa herritarren begietatik
Altzibar, Arragua eta Elizalde auzoetako irudiak bildu ditu HITZAk. Animatuz gero, bidali zuk ere zure auzoko irudiak eta argitaratuko ditugu.
Amaitu dira Oiartzungo Ihoteak, eta erresaka emozionalarekin egongo dira asko. Irudiek, baina, oroitzapenak bizirik mantentzeko balio dute, une goxoak ez ahazteko. Iragan astean HITZAk auzoetako Kuestazioko irudiak bidaltzeko deia luzatu zuen, eta oraingoz Elizalde, Arragua eta Altzibargo irudiak bildu ditu. Oiartzuarrek HITZAra bidalitako irudiak dira.
Beste auzoetako bizilagunek haien irudiak HITZAn argitaratzea nahi izanez gero, bidali oiartzun@hitza.eus helbidera edota 678 68 71 21 zenbakira WhatsApp bidez.
Hona hemen Arraguako irudiak:

Ondoko irudiak, berriz, Altzibar auzokoak dira:

