Kontsultatu Oiartzungo futbol taldeen asteburuko emaitzak
Oiartzungo futbolariek hamaika partida jokatu dituzte iragan asteburuan. Ikusi hemen emaitzak eta zenbait irudi.
Oiartzungo Oiartzun Kirol Elkartea osatzen duten taldeek hainbat partida jokatu dituzte azken egunetan. Askotariko emaitzak lortu dituzte jokalariek; ikus hemen emaitza zehatzak, zenbait kronika eta irudiak.
Emakumeen hirugarren maila: OKE 0 – 2 ELORRIO
Oiartzun Kirol Elkarteak HITZAri kontatu dionaren arabera, partidan “gaizki” sartu ziren oiartzuarrak, eta Elorrio nagusi izen zen partidaren lehen hamabost minutuetan, etxekoak baino “intentsitate handiagoarekin” atera baitziren zelaira. Alabaina, baloia gehiago izatea lortu zuten Oiartzungoek, eta partida berdindua izan zen.
Elorriok lehenengo gola sartu zuen, eta partidaren bigarren zatiak antzeko dinamika izan zuen.
Gol aukera gutxiko partida izan zen, baita zelai erdian kontrolik gabeko norgehiagoka ere, eta, azkenean, Elorriokoek bigarren gola sartuta amaitu zen partida.
Gizonezkoen ohorezko erregionala: Bergara 0 – 2 OKE
Gizonezkoen ohorezko erregionalen mailan, azaldu dute oiartzuarrak partidan “ondo” sartu zirela eta lehen bost minutuetan aurretik jartzea lortu zutela. Gero, baina, aurkariek baloiaren jabetza eskuratu zuten eta atsedenaldira bitartean arrisku egoerak sortzeko gai izan zirela diote.
Bigarren zatian defentsan “gauzak hobetu” eta bigarren gola sartu zuten OKEkoek. Une horretatik aurrera baloirik gabe eroso egon ziren, eta kontraeraso bidez min egiten saiatu zirela kontatu dute.
Areto futbola, estatuko hirugarren maila: OKE 3 – 8 Tolosa
Estatuko hirugarren mailari dagokionean, Oiartzun taldeak ezin izan zuen punturik eskuratu Elorsoron Tolosala taldearen aurka. Partidua “ondo” hasi zuten etxekoek, eta lehenengo hamabost minutuetan 2-0 aurreratu ziren Aitzol Salaberria eta Josu Rotetaren golei esker. Lehenengo zatia amaitzeko minutu bat falta zela, baina, tolosarren gola iritsi zen, eta bigarren zatiaren hasieran beste hiru gol sartu zituzten.
Iñaki Olaziregiren golarekin 3-4 jarri ziren markagailuan, baina hurrengo jokaldian aurkariek beste gol bat sartu zuten, eta oiartzuarrek “ezin izan zuten erreakzionatu”. Amaieran Tolosak beste hiru gol sartu zituen, eta partida 3-8 amaitu zen.
Areto futbola, Gipuzkoako hirugarren maila: Euskalduna 2 – 2 OKE
Gipuzkoako lehenengo mailan Miren Taberna OKE taldeak “puntu garrantzitsua” eskuratu zuen Andoainen Euskalduna taldearen aurka jokatutako partidan. Etxekoak lehen hamabost minutuetan aurreratu ziren, baina oiartzuarrek ondo erreakzionatu eta handik hiru minutura Pavel Garridok berdinketa lortu zuen.
Atsedenaldira iritsi aurretik berriro aurreratu ziren aurkariak, baina partida amaitzeko hamar minutu falta zirela Xabier Azpirozek gola sartu eta berdinketarekin amaitu zen partida.
Hona hemen emaitzen zerrenda osoa:
- Nesken hirugarren maila
- OKE 0 – 2 Elorrio
- Emakumezkoen ohorezko erregionala
- Landetxa 2 – 0 OKE
- Lurralde neskak
- OKE 2 – 4 Mariño Real Union
- Gizonezkoen ohorezko erregionala
- Bergara 0 – 2 OKE
- Gizonezkoen lehenengo erregionala
- Hernani 1 – 3 OKE
- Euskal liga jubenila
- Lagun onak 3 – 1 OKE
- Gizonezkoen gorengo jubenila
- OKE 0 – 1 Añorga
- Gizonezkoen jubenil C
- Touring 2 – 2 OKE
- Gizonezkoen jubenil D
- OKE 0 – 2 Usurbil
- Emakumezkoen ohorezko kadeteak
- Intxaurdi 2 – 0 OKE
- Emakumezkoen kadete B
- Santo Tomas lizeoa 1 – 1 OKE
- Gizonezkoek kadete B
- Sanpedrotarra 5 – 2 OKE
- Gizonezkoen kadete C
- Hernani 1 – 0 OKE
- Emakumezkoen infantil F11
- Euskalduna 1 – 0 OKE
- Emakumezkoen infantil F8
- OKE 1 – 8 Intxaurdi sportin herrera
- Gizonezkoen infantil handi
- Urki 2 – 2 OKE
- Gizonezkoen infantil partaidetza
- Dunboa eguzki 3 – 2 OKE
- Gizonezkoen infantil txiki
- OKE 3 – 4 Añorga
- Emakumezkoen alebinak A
- OKE 3 – 0 Touring
- Gizonezkoen alebinak 2015
- OKE 14 – 1 Landetxa
- Gizonezkoen alebinak A
- OKE 2 – 0 Real union
- Gizonezkoen alebinak B
- OKE 5 – 2 Pasaia
- Estatuko hirugarren maila
- OKE 3 – 8 Tolosa
- Miren Taberna
- Euskalduna 2 – 2 OKE
- Gizonezkoen ohorezko kadeteak
- Hernani 0 – 2 OKE
Hona hemen Oiartzun Kirol Elkarteak HITZAri helarazitako zenbait irudi:

