Moneta sozialaren inguruan hausnartzeko elkartuko dira bihar
Oiartzun burujabek luzatu du deia, eta bihar (hilak 11) elkartuko dira Arizmendienean, 19:00etan. Hausnarketa saioa izango da.
Oiartzun burujabe taldeak deituta, moneta sozialaren inguruko hausnarketa saioa egingo dute bihar (hilak 11, asteazkena), Arizmendienean.
Hitzordua 19:00etan izango da, eta honako galderari erantzuten saiatuko dira: ‘Egungo monetaren alternatibak martxan jartzeko prest al gaude Oiartzunen?’
Bertaratzeko ez da izenik eman behar, eta herritar oro gonbidatu dute gogoeta saiora.
