Asteburu arrakastatsua Errenteriako Atletismo Taldearentzat
Hamasei Urtez Azpiko Gipuzkoako Txapelketan, Durangoko Jaurtiketa Luzeen Txapelketan, eta Anoetako belodromoan Euskadiko Master Txapelketan lan bikaina egin dute EATkoek.
Asteburu arrakastatsua Errenteriakio Atletismo TaldearentzatEAT Asteburu betea eta arrakastatsua Errenteriako Atletismo Taldearentzat. Hamasei Urtez Azpiko Gipuzkoako Txapelketan, Durangoko Jaurtiketa Luzeen Txapelketan, eta Anoetako belodromoan Euskadiko Master Txapelketan. Durangon Jaurtiketa Luzeen Txapelketan hamasei urtez azpikoetan bi domina irabazi zituen taldeak, mailuan (3 kilo) lehen postua Haizea Maritxalarrentzat eta bigarren postua diskoan Oihan Diazentzat. Bi garaipenek diziplina horretan egindako lana agerian utzi dutela esan du atletismo taldeak.
Gipuzkoako Txapelketan, 16 urtez azpikoetan eta pista estalian, beste lau domina etxera errenteriarrek. Altuera jauzian urrea Martin Vallejok irabazi zuen, eta Haizea Maritxalarrek Durangoko lana errepikatu zuen pisu jaurtiketan urrea lortu zuelako Bi brontze luzera jauzian Lur Salaberriarentzat, eta 60 metroko hesi lasterketan Unai Zorrozuarentzat. June Revueltak, gainera, bere kategorian onenetakoen artean kokatu zen 60 metroko hesi lasterketan.
Igandean jokatu zuten Euskadiko Master txapelketa, Anoetan hori ere. Taldeak erakustaldi bikaina egin zuen hainbat podium eginda, erkidegoko tituluak lortuta, baita Euskadiko errekorra ere. Abiaduran, hesietan, distantzia ertainekoan eta jauzietan hainbat domina irabazi zituzten.
- Asteburu arrakastatsua Errenteriakio Atletismo Taldearentzat





