2026/2/11

Bihar irekiko da Oiartzungo udaleku irekietan izena emateko epea

Bihartik (hilak 12) hilaren 24ra egongo da zabalik izen ematea, eta HH3tik LH6ra arteko haur zein gazteek izango dute apuntatzeko aukera.

Asteburu arrakastatsua Errenteriako Atletismo Taldearentzat

Hamasei Urtez Azpiko Gipuzkoako Txapelketan, Durangoko Jaurtiketa  Luzeen Txapelketan, eta Anoetako belodromoan Euskadiko Master Txapelketan lan bikaina egin dute EATkoek.

MARTXOAK 8

Ekitaldia, bazkari beganoa eta bakarrizketa Oiartzungo Martxoaren 8an

Emakumeen Nazioarteko Eguna igandean izanik, zenbait jarduera antolatu dituzte egun horretarako. Bazkariko txartelak Garmendi Txokolategian daude.

Finiren Txokoa eguneko zentroa ireki du Pasaiako Udalak

Gune hori egoera ahulean, hauskorrean edo mendekotasun moderatuan dauden 60 urtetik gorako herritarrei begirako eguneko zentro bat da. Antxoko Eskalantegi kaleko 53. zenbakian dago kokatuta.

Lezoar guztientzako inauteriak

20 ekitaldirik gora daude bihar hasiko diren inauterien ekitaldien zerrendan. Gai bat ('Kirolak') eta bi izen propio izango dira nagusi: Trapujale eta Xanti Val.

Gipuzkoako herriartekoaren lehen fasea Girizian jokatuko dute

Martxoaren 28ra bitartean lehen faseko saioak ari dira jokatzen, eta hilaren 20an Oiartzungo Intxixuk eta Oreretako Orereta taldeak lehiatuko dira.

San Markon aurkitutako animalia hondakinen inguruko informazioa eguneratu du udalak

Duela hiru aste herritar batek San Markon egindako animalien hondakinen aurkikuntza dela eta, Errenteriako Udalak ikerketa bat jarri zuen abian, gertaera horren nondik norakoak argitzeko, eta informazioa eguneratu du.

Oarso Bidasoko Hitza

Aldaketak trafikoan Inauterien harira

Garraio publikoari ere eragingo diote aldaketa horiek, eta aparkaleku alternatiboak zabalduko dituzte.

Donostia kaleko asfaltatze lanak bukatu dituzte

Astigarraga eta Irun kaleen arteko Donostia kaleko azalera berritu dute, erraia bera, baita aparkalekuen eremua ere asfaltatuta.

Gehiago