Donostia kaleko asfaltatze lanak bukatu dituzte
Astigarraga eta Irun kaleen arteko Donostia kaleko azalera berritu dute, erraia bera, baita aparkalekuen eremua ere asfaltatuta.
Iztieta auzoko Donostia kaleko asfaltatze lanak bukatu dituztela jakinarazi du udalak. Astigarraga eta Irun kaleen arteko Donostia kaleko azalera berritu dute, erraia bera, baita aparkalekuen eremua ere asfaltatuta.
Horrekin batera, Martin Etxeberria kalean egindako lanak ere bukatutzat eman ditu udalak; margoketa lanak egin dituzte azken horretan.
Kanpainaren azken lanak Morrongilleta kalea eta Biteri kaleko adokinatutako lau zebrabideak izango dira eta laburrean hasiko dituztela jakinarazi du.
