Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Finiren Txokoa eguneko zentroa ireki du Pasaiako Udalak

Gune hori egoera ahulean, hauskorrean edo mendekotasun moderatuan dauden 60 urtetik gorako herritarrei begirako eguneko zentro bat da. Antxoko Eskalantegi kaleko 53. zenbakian dago kokatuta.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/02/11

Pasaiako Udalak Finiren Txokoa izeneko Gizarte Ekintzako baliabide berri bat jarri du Antxoko Eskalantegi kaleko 53. zenbakian. Gune hori egoera ahulean, hauskorrean edo mendekotasun moderatuan dauden 60 urtetik gorako herritarrei begirako eguneko zentro bat da. Zerbitzuak atzo ireki zituen ateak, eta hilaren 24an (asteartea) inaugurazio ofiziala egingo du udalak, zerbitzua erabiltzen ari diren pertsonen parte hartzearekin.

Finiren Txokoa astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, goizez eta arratsaldez. 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:30era bitartean artatuko dituzte pasaitarrak. Erabiltzaileak astean bitan joan ahal izango dira Finiren Txokora, bakoitzaren nahi eta beharren arabera, arreta pertsonalizatu eta malgua bermatzeko xedearekin. Goizeko zein arratsaldeko taldeetan 18 plaza izango dira gehienez.

Pasaiako Udalak adinekoei arreta komunitarioa emateko garatzen ari den estrategiaren barruan kokatu du Finiren Txokoa, eta “apustu argia” egin du “pertsonarengan oinarritutako eredu baten alde”, prebentzioa, autonomia pertsonala, hurbiltasuna eta komunitate sarea oinarri hartuta.

Honakoa adierazi du Aintzane Taberna Gizarte Ekintzako zinegotziak abiatutako proiektu berriaren inguruan: “Adinekoen zaintza ezin da soilik zerbitzu gisa ulertu; harremanetan, auzoan eta komunitatean sustraitutako eredu bat behar dugu, pertsonek beren bizi proiektua ingurune ezagunean garatzen jarraitu ahal izan dezaten. Finiren Txokoa ez da arreta gune bat bakarrik: Pasaiak zaintzari buruz duen ikuspegiaren adierazpena da, bakardadeari aurre egiteko eta adinekoek komunitatean duten tokia indartzeko tresna bat”.

Zerbitzua

Finiren Txokoa Pasaiako Gizarte Ekintzako zerbitzuen sarearen barruan kokatzen den proiektua da. Zerbitzua Pasaian erroldatuta dauden 60 urtetik gorako herritarrei begirakoa da. Horrez gain, beharrezkoa da hauskortasun, kalteberatasun, bakardade edota lehen mailako mendekotasun egoeran egotea, edo gizarte zerbitzuek egokitzat jotzen duten beste edozein egoeratan egotea.

Zerbitzuaren helburu nagusia da “egoera ahulean edo mendekotasun moderatuan dauden Pasaiako adinekoei laguntzea, beren ohiko bizitzarekin jarraitu ahal izan dezaten eta komunitatean modu aktiboan jarrai dezaten, bakardade eta isolamendu egoerak arinduz”.

Erabiltzaileek hainbat jarduera egin ahal izango dituzte, dinamizatzaile baten gidaritzapean. Honakoak: osasun kognitiboa sustatzeko jarduerak; osasun fisikoa eta psikikoa lantzekoak; aisia, kultura eta eskulanak; eta gizarte harremanak eta komunitatean integratzea sustatzen dutenak.

Horrez gain, arlo komunitarioa lantzeko helburuarekin, teknikari baten laguntza izango du proiektuak. Pertsona hori lanean ari da jada Antxoko elkarte eta eragile komunitarioekin, adinekoen eta komunitatearen arteko harreman eta lankidetza bideak indartzeko.

Taldeak dagoeneko osatzen hasiak direla jakinarazi du udalak, baina oraindik plaza libreak daude parte hartzeko. Izena emateko, hitzordua hartu behar da Gizarte Ekintza sailean: 943 34 40 34 (910 luzapena) telefonora deituta edo aurrez aurre Antxoko, Trintxerpeko eta Donibaneko bulegoetan.

Tabernak balioan jarri du Finiren txokoaren irekiera: “Zerbitzu honen balio nagusia ez dago eskaintzen diren jardueretan bakarrik, baizik eta sortzen den harreman sarean: adinekoen autonomia eta duintasuna errespetatzen dituen espazio bat da, non erabiltzaileak entzunak eta komunitatearen parte sentitu ahalko diren. Finiren Txokoa bakardade egoerei aurre egiteko eta komunitate loturak indartzeko tresna da”.

Fini Rubioren legatua

Josefina Rubio Tiok 2015ean bere ondasun eta eskubideen zati baten jaraunsle izendatu zituen Andoaingo, Errenteriako, Hernaniko eta Pasaiako Udalak. Pasaiari 939.439,12 euroko herentzia egokitu zitzaion, eta Finiren Txokoa dohaintza horri esker jarri da martxan.

Udalak 2022an erosi zuen Eskalantegi kalean kokatua dagoen 300 metro koadroko lokala, 211.043,77 eurogatik. Obra proiektuaren idazketa, zuzendaritza, lanen gauzatzea eta ekipamenduaren horniduragatik 469.066,41 euroko inbertsioa egin du udalak. Azken zenbateko horretatik 362.879 euro Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Sailaren diru laguntza bati esker finantzatu ditu udalak.

Egokitzapen lanez gain, udalak zerbitzua bi urterako lizitatu du, beste bi urtez lizitatzeko aukerarekin. Zerbitzu horrek 76.923,08 euroko kostua izango du.

Fini Rubio kontzientzia sozial eta konpromiso politiko sakoneko emakumea izan zela adierazi du udalak. Valladoliden jaio zen, eta Madrilen eta Euskal Herrian bizi izan zen, ezkerreko feminismo abertzalean militantzia aktiboa garatuz. “Erbesteak, borroka feministak eta babesik gabeko pertsonen eskubideen defentsak markatu zuten bere bizitza”, esan du udalak.

Rubio irakasle izan zen Paueko, Tolosako eta EHUko unibertsitateetan, eta bere ibilbidean “ikuspegi kritiko, humanista eta solidarioa transmititu zuen”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.