Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Lezoar guztientzako inauteriak

20 ekitaldirik gora daude bihar hasiko diren inauterien ekitaldien zerrendan. Gai bat ('Kirolak') eta bi izen propio izango dira nagusi: Trapujale eta Xanti Val.

Ainhoa Salaberria Kultura teknikaria, Xanti Val teknikari izandakoa, eta Jon Legorburu Kultura zinegotzia.Lezoko Udala
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2026/02/11

Denenak eta denentzat. Hala izango dira 2026ko Lezoko inauteriak. Bihar (hilak 12, osteguna) hasiko dira Trapujaleren etorreran zentratuko diren ekitaldiekin, eta bukaerarako ere (hilaren 17ko Asteartebeltz) Jaizkibelen bizi den pertsonaiaren gainekoak prestatu dituzte, lehen eguneko jarduerarekin alderatuta, ez hain gozoak. Edonola ere, 20 ekitalditik gora jasoko dituzte herriko inauteriek aurten, eta izen propio bat (Trapujalerenaz aparte) izango dute: Xanti Val Zabaletarena.

Izan ere, Trapujale Taldeak erabaki du aurtengo oroigarria Vali ematea, herriko inauterien alde nahiz kulturaren alde egindako lanagatik. Izan ere, 1989tik izan da Val Lezoko Udaleko Kultura teknikari, iaz arte, erretiratu baitzen. Hala, inauterien aurkezpenean hura, Kultura teknikari berri Ainhoa Salaberria, eta Jon Legorburu Kultura zinegotzia izan dira. Legorburuk herritar orori egin dio inauterietaz gozatu eta parte hartzeko gonbita; Salaberriak egitarauaren xehetasunak (behean zerrenda osoa) eman ditu, nabarmenduz aurten 38 urte beteko direla Trapujale inauterietan Lezora jaisten denetik, eta Larunbatgorriko gaia Kirolak izango dela.

Valek esker oneko hitzak izan ditu Trapujale Saria jasotzeagatik, baina aitortza pertsonaletik harago doala esan du: “Omenaldi hau ez dut zerbait pertsonala bezala hartzen, Lezoko kulturaren garai oso bati egindako aitortza gisa baizik”. Harro mintzo da Val herriko inauteri aroaz: “Herri baten kulturak neurgailu ugari ditu, kaleetako parte-hartzea da bat, oso inportantea eta Lezon bizirik dago. 30 urte hauetako nire saririk ederrena ez da omenaldi hau, Lezoko inauteriak udal honetan oina jarri nuen lehen egunean zuen kolore eta indar berbera duela ikustea baizik”. HITZAren ostiraleko astekarian Xanti Vali egindako elkarrizketa irakurri ahalko da.

Beheko koadroan ageri den egitaraua etxeetan jasotzen ari dira lezoarrak. Bestela, Lezoko Udalaren webgunean nahiz aplikazioan ere eskura daiteke jardueren zerrenda.

2026ko Lezoko inauteriak. Egitaraua.

Otsailak 12, Ostegunzuri.

  • 16:00. Trapujale Txikia Lezo Herri Eskolan.
  • 19:30 Trapujale Jaizkibeldik herrira jaitsiko da. Ondoren pregoia eta arranpuila.
  • 20:00. Trapujale Taldearen omenaldia Xanti Vali.

Otsailak 13, Ostiralori.

  • 09:15. Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleen desfilea.
  • 10:30. Lezo Herri Eskolako eta Lezo Institutuko ikasleen ikuskizuna Bekoerrota kiroldegian. Gaia: Joko Olinpikoak.
  • 11:15. Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleen Trapujale Festa Gurutze Santuaren plazan.
  • 17:30. Gurutze Santuaren plazan, Sorgin dantza eta Zirikuen kalejira.
  • 18:15. Lezoko Dantzazaleen desfilea.
  • 19:20. Gurutze Santuaren plazan, Lezoko Dantzazaleen eskutik Zuberoako dantzak.
  • 21:30. Pasaia-Lezo Lizeoko jangelan, Trapudrama bertso afari tematikoa. Bertsolariak: Maddi Ane Txoperena, Igor Elortza, Maider arregi eta Andoni Rekondo. Trapujalez edo haren inguruko pertsonaiaren batez mozorrotu behar da. Txartelak Arrutin eta Tiñelun salgai.

Otsailak 14, Larunbatgorri.

  • 11:30. Kale Nagusiko Murixka Dantza Taldearen egoitzatik abiatuta, Euskal Herriko hainbat inauteritako dantzekin kalejira Murixkaren eskutik. Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute bidea.
  • 17:00. San Pedro auzotik, herri desfilea Jaixkipe txarangak girotua. Gaia: Kirola.
  • 19:00. Karlos Saldise plazatik abiatuta, karro-poteoa. Jarraian, mozorro festaren aurkezpena eta talde argazkia Gurutze Santuaren plazan.
  • 21:00. Koldobike Gezala pilotalekuan, mozorroen herri afaria, eta sarien banaketa. Gaia: Kirola.
  • 23:30. Koldobike Gezala pilotalekutik abiatuta, Poteo txarangarekin kalejira.

Otsailak 16, Astelehenarre.

  • 17:30. Gurutze Santuaren plazan, Lezoaundi Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren aurkezpena. Ondoren, kalejira.

Otsailak 17, Asteartebeltz.

  • 15:00. Lezo Herri Eskolan, Trapujaleren Epaiketa Txikia. Ondoren, txokolatada.
  • 19:00. Gurutze Santuaren plazan, Trapujaleren Epaiketa eta ondoren Herio Bidaia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.