Auzoetako emakumeen elkarteen bazkarirako txartelak salgai
Martxoaren 8aren harira antolatu dute eta bi egun lehenago egingo dute, martxoaren 6an, ostirala, Merkatuzarren.
Iazko Bazkariaren irudi bat. Auzoetako emakumeen elkarteek bazkaria antolatu dute Martxoaren 8aren harira. Bi egun lehenago egingo dute, martxoaren 6an, Merkatuzarren eta astelehenean—hilak 16— jarriko dituzte salgai txartelak. Hilaren 27a izango da erosteko azken eguna, eta ondoko emakume elkarteetan izango dira eskura: Agustinak auzoko alaian, Beraungo Erlontzin, Erdialdeko Patxiku Zelaian, Gabierrotako Laguntasunan, Galtzarabordako Gure Lekun, Olibeteko Itzatun, eta Pontikako Lore Tokin.
Prezioa, 17 euro; menu begetarianoa ere bada aukeran.
Bazkariak aforo mugatua du, baino auzoetako emakume elkarteek emakumeak animatu nahi dituzte bazkarira joatera.
