
Hasi da festa. Ereintza Dantza Taldeko eta Herri Arte Eskolako Azeri Dantzak eman dio hasiera Inauteriari. Umorea, zirikatze dosi ertaina eta festarako gogoa izan dira osagaiak inauterien hasiera ekitaldian aurten ere.

Lezoarrek besoak zabalik jaso dute gaur Trapujale. Lagun asko ditu herrian. Horien artean, Trapujale Saria jaso duen Xanti Val.

010 udal informazioa jaso eta galdera praktikoak egiteko da; 092a, berriz, udaltzaingora deitzeko. Oiartzunen egonda soilik dei daiteke horietara.

Hitzordua hilaren 22an (igandea) izango da, 18:30ean, Udalbatza aretoan. Sarrerak sei euro balio du, eta egunean erosi behar da.

2024-2025 ikasturtean egin ziren desplazamendu guztietatik %45,18 modu iraunkorrean egin ziren, 5.400 bidaia denera.

Gizonezkoen kasuan 74 bikotek eman dute izena; emakumeen kasuan, berriz, izen ematea irekita mantenduko da martxoaren amaierara arte.

Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Pasaiako Udalak herritarrei irekitako hiru saio antolatu dituzte datozen egunetan San Pedroko Udal Aretoan.

Jardunaldia antolatu du TEKSek hezkuntza komunitateari begira; hilaren 25ean egingo du, Torrekuan.

Hilaren 21ean egingo dute eta bi ibilaldia dira aukeran desnibel txikiagokoa bigarrena.

Martxoaren 8aren harira antolatu dute eta bi egun lehenago egingo dute, martxoaren 6an, ostirala, Merkatuzarren.

Eguraldiaren iragarpena dela eta, haize errotaren instalazioaren antzerkia datorren ostiralera (hilak 20) atzeratu dute.

Maite Franko ipuin kontalariak lau barrutietako liburutegietan egingo ditu saioak. Egitasmoa 4 urtetik gorako haurrei begirakoa da.

Larunbatean (hilaren 14an) Inauteriak ospatuko dira Antxon, Donibanen eta San Pedron.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Pasai Antxoko Odol Emaileek odol erauzketak egingo dituzte hilaren 18an Antxoko anbulatorioan, 16:30etik 20:30era.