Oarsoaldeko itzuliaren bigarrena, Urdabururekin
Hilaren 21ean egingo dute eta bi ibilaldia dira aukeran desnibel txikiagokoa bigarrena.
Akarregiko arrailetik, Azabaratza kalara joango dira Oarsoaldeko itzuliaren bigarren etapa antolatu du Urdaburu Mendizale Elkarteak hilaren 21erako. Jaizkibelgo paradore zaharreko zabalgunetik abiatuko dute bidea, eta Akarregiko arrailetik, Azabaratzako kalatik eta Grankanto ingurutik pasa ondoren, Jaizkibelgo errepidean bukatuko dute ibilaldia, Arrokandietakos arreran. ibilaldia denera, sei ordukoa izango da.
Ibilaldia arinagotik egin nahi dutenentzat bigarren irteera bat antolatu du Urdaburuk, antzeko distantzia baina desnibel txikiagoa izango du horrek. Kostaldeko lerrotik ibili ordez, militarren eremura igoko da, eta leku berean bukatuko da.
Zeharbidearen xehetasun guztiak kontsultatzeko klikatu hemen.
Irteera 07:30ean egingo dute Zumardiko autobus geltokitik, eta 07:35ean Lintzirinen hotela atzetik. Izena eman nahi dutenek Urdabururen egoitzara jo dezakete astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara, edo egun eta ordu horietan 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu. Online ere egin daiteke izena ematea galdetegia beteta (klikatu hemen).
