Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Pasaian energia komunitate bat sortzea bultzatuko du aldundiak

Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Pasaiako Udalak herritarrei irekitako hiru saio antolatu dituzte datozen egunetan San Pedroko Udal Aretoan.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2026/02/12

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Energia Eraldaketarako Bulegoaren bidez, Pasaian energia komunitate bat sortzea bultzatuko du, herritarrei irekitako hiru saio antolatuta, Pasaiako Udalarekin lankidetzan. Saioak hilaren 19an (osteguna) eta martxoaren 5ean eta 26an izango dira, den-denak San Pedroko Udal Aretoan, 18:30ean.

Saio horien helburua da pasaitarrei informazioa, prestakuntza eta laguntza ematea tokiko energia komunitate bat sortzeko prozesuan, “energia eredu bidezkoagoa, parte hartzaileagoa eta jasangarriagoa sustatuz, energia berriztagarriaren sorkuntzan eta kontsumo partekatuan oinarrituta”.

Lehen saioan energia komunitateak zer diren eta ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren ikuspegitik zer onura dituzten azalduko da. Bigarrenean energia komunitate bat osatzen duten funtsezko eragileak eta eskura dauden finantzaketa aukerak eta bultza daitezkeen proiektuak ezagutaraziko dituzte. Azkenik, hirugarren bilkuran energia komunitate bat nola kudeatu eta abian jartzeko pausoak emango dira, Pasaiako energia komunitatea sortzeko ibilbide orria ezarriz.

San Pedroko saioak aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren estrategiaren barruan kokatzen direla jakinarazi dute, “eredu energetiko jasangarriago, demokratikoago eta kolaboratiboago baterantz aurrera egiteko, herritarrei informazioa, aholkularitza teknikoa eta laguntza ekonomikoa emanez energia berriztagarriko tokiko proiektuak bultzatzeko. Energia Eraldaketarako Bulegoaren bidez, laguntza teknikoa, juridikoa eta administratiboa eskainiko dela baietsi du aldundiak, baita laguntza ekonomikoak ere autokontsumoko, biltegiratzeko eta mugikortasun elektrikoko instalazioetarako”.

Eredua

Aldundiak adierazi du bere estrategia dela “trantsizio energetikoa herritarren inplikazio aktiboaren bitartez eraikitzea”. “Energia komunitateek aukera ematen dute pertsonak energia sistemaren erdigunean jartzeko, autokontsumo partekatua, faktura elektrikoaren murrizketa eta energia pobreziaren aurkako borroka erraztuz, eta, aldi berean, eredu garbiagoa eta ingurunearekiko errespetuagoa sustatuz”, esan du aldundiak.

Aldundiak jakinarazi du 67 energia komunitate daudela martxan Gipuzkoako 59 udalerritan .Horiek 10.000 familia baino gehiago biltzen dituzte. Jasangarritasun Departamentuaren helburua da 2027an udalerri guztiek gutxienez energia komunitate bat martxan izatea.

Pasaiako Udalaren lan ildo nagusia, aldiz, Pasaia berdeago baten aldeko apustua egitea dela zehaztu du aldundiak, “trantsizio energetikoarekin, energia berriztagarrien erabilerarekin, erregai fosilen murrizketarekin, Berotegi Efektuko Gasen isurien jaitsierarekin eta larrialdi klimatikoari aurre egiteko estrategiarekin lotuta”.

Datozen egunetan egingo diren saioen bidez, udalaren xedea da “herritar interesdunei informazioa, tresnak eta ezagutza eskaintzea, energia komunitate bat sortzeko aukera erreala izan dezaten, betiere herritarren borondatean eta inplikazioan oinarrituta”. Udalak adierazi du prest dagoela aholkularitza teknikoa eta laguntza eskaintzeko, herritarren aldetik interes nahikoa balego. Izan ere, udalak 2026ko aurrekontuetan aurreikusia du prozesu hori laguntzeko partida ekonomiko bat.

Erlazionatutako edukiaAldaketa klimatikoari aurre egitea helburu
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.