Tim Burton iritsi da
Hasi da festa. Ereintza Dantza Taldeko eta Herri Arte Eskolako Azeri Dantzak eman dio hasiera Inauteriari. Umorea, zirikatze dosi ertaina eta festarako gogoa izan dira osagaiak Inauterien hasiera ekitaldian aurten ere.
Azeri dantzan Herri Arte Eskolako ikasleak Hasi da festa. Ereintza Dantza Taldeko eta Herri Arte Eskolako Azeri Dantzak eman dio hasiera Inauteriari. Umorea, zirikatze dosi ertaina eta festarako gogoa izan dira osagaiak Inauterien hasiera ekitaldian aurten ere.
Azeri Dantzaren alaitasunak hartu ditu gaur kaleak eta erakustaldi bikaina egin dute beti moduan, dantza jolasean, zirikatzen etengabe, kolore eta algara bizian. Txikienek, dotore hasi dute emanaldia Xabier Olaskoaga plazatik abiatuta, eta haien atzetik helduak txistu eta danbolinaren doinuei jarraituz irten dira ordu berean Juan Olazabal kaletik. Ikusleak dozenaka, ibilbidean erruz gozatzen. Herriko Plaza bilgune izan dute aurten ere txikienek eta helduek, eta Katuko, Asteme eta Oilarqueenen pregoia bukatuta hasi da festa. Herritarrak gozatzera deitu dituzte, Inauteriak bizitzera, beti ere, errespetutik eta parekidetasunetik.
Bihar ikastetxeak izango dira protagonistak, eguraldiak horretarako aukera ematen badie, bederen. Tim Burtonen gaiari segika egingo dituzte desfileak herriko kaleetan batzuk, urteroko gaiei leial ariko dira besteak, eta denek ikusle ugari izango dituzte bide bazterrean txaloka. Azeri Dantzarekin hasitako Inauteriak, Sardinaren ehorzketarekin bukatuko dira; hasi eta buka Ereintza elkartearen eskutik, beraz, urtero bezala.
Gaurtik hasita bost egun aurretik gozatzeko eta Inauterietako Jai Batzordeak ondutako askotariko egitarauarekin bat egiteko. Egitarau osoa, hemen klik eginda.
