Elizaldek dantzan jarri du Madalensoro
Elizaldeko ikasleek inauterietako jaialdia egin dute gaur eguerdian Madalensoron. Dantza, parrak eta algarak izan dira nagusi frontoian.
Elizaldeko ikasleek handira ospatu dituzte gaur inauteriak. Urtero egiten duten jaialdia izan da protagonista Madalensoron, eta arrakastatsua izan da berau, ikasle zein irakasleak adi-adi egon baitira ikaskideen emanaldiei begira.
Irakasleen txanda izan da lehenik, eta dantza eginez ireki dute emanaldia. Gero, baina, maila guztietako ikasleak atera dira antzerkia egitera. Gainera, denetarik ikusteko aukera izan da frontoian: dantza, kantua… baina, batez ere, giro ona. Dozenaka ikus-entzule elkartu dira bertan, eta goxo egin diote aurre kanpoan zegoen giro kaxkarrari.
