Donibaneko inauteriak dantzan ospatu dituzte
Dozenaka bizilagun Donibaneko frontoian elkartu dira inauteriez gozatzeko. Txandaka, hamaika dantza egin dituzte herria alaitu asmoz.
Inauteri betean aurkitzen da gaur Oarsoaldea. Mozorroak, dantza eta festa dira nagusi herrietan, eta Pasaia da horren adibide. Eguraldi txarra zegoen aurreikusita gaurko, eta hala egin du, euri zaparradak bota baititu goizetik eguerdira bitartean, baina, hori ez da nahikoa izan Donibaneko biztanleei festarako gogoa kentzeko.
Goizeko hamaikatan egin behar zuten desfilea zaharren egoitzatik abiatuta, baina euria dela eta frontoian egin dute topaketa, ordu bete geroago. Dozenaka bizilagun elkartu dira bertan, eta txandaka, dantzan jarri dute frontoia.
HITZA bertan izan da, eta zenbait irudi bildu ditu.
