Xanti, Maialen, txaranga eta mozorroak protagonista inauterietan
Dozenaka herritarrek erantzun diote gaurko deialdiari; eguraldia lagun ez bazuten ere, mozorroa jantzi eta kalera irten dira jaiak ospatzera.
Gogotsu ziren herritarrak gaurko egunerako, inauterietarako, alegia. Mozorro artean dantzan egin eta ondo pasatzea dute helburu inauteriek, eta hala egin dute Errenteriako bizilagunek ere. Goizeko lehen orduan elkartu dira herritarrak mozorrotuta, eta eguerdiko hamabiak aldera elkartu dira denak. Gainera, konpainia edarra izan dute errenteriarrek, Bixkor txaranga izan baitute ondoan uneoro.
Herriko zenbait kaletatik pasa ondoren, udaletxe azpira sartu dira, eta txarangaren laguntzarekin dantza egin dute zenbaitek. Xanti eta Maialen ere bertan izan dira, eta eurekin argazki erraldoia atera dute.
Udaletxetik Merkatuzarrera joan dira segidan, herri bazkaria egin baitute bertan. Arrakastatsua izan da oso hitzordua, txartelak salgai jarri eta azkar batean saldu baitziren denak.
Eguna, baina, luzea da oraindik, eta herritarrek izango dute zer egin inauteriak ospatzeko [ikus egitaraua beheko zerrendan].
Inauteriak
- 16:30-19:30. Puzgarriak, jolas interaktiboak eta Yumping Lehendakari Agirre plazan (eguraldi txarrarekin Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan).
- 17:00. Deiadar txaranga Erdigunean, Merkatuzarretik abiatuta.
- 17:30. Eskulan tailerra Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan.
- 17:30. Umpalumpa kalejira. Ibilbidea: Zumardia, Pilotari kalean, Alfontso XI, Xabier Olaskoaga plaza, Koldo Mitxelena plaza, Madalen kalea, herriko plaza. Dardara Sound Musika Elkarteak antolatuta.
- 18:30. Tim Burton photocalla herriko plazan.
- 18:30. Disko festa Zumardian.
- 22:00. DJ Gaua. Sun’n sas, Sensi beats & Frank Huncho, DJ Potzons. Dardara Sound Musika Elkarteak antolatuta.
